Genetadi Biotech enpresak, analisi eta diagnosirako laborategi aurreratu bat abiarazi du Bizkaiko Teknologia Parkean

Bizkaia

Genetadi Biotech, bioteknologiako enpresak instalazio berriak ireki ditu Bizkaiko Teknologia Parkean: 400 metro karratuko laborategia giza-genetikaren azterketa eta diagnosirako teknologiarik aurreratuenarekin. Bi milioi euroko inbertsioa behar izan duten instalazio hauetan, 14 pertsonak egingo dute lan. Honenbestez, Euskadin eta Estatuan, giza-genetikaren alorrean erreferente nagusietako bat bilakatu da Genetadi Biotech.

Partekatu

Beste berri batzuk