Genetika eta Kirola: nola jan eta nola egin kirola modu osasungarrian

Ostegunean, ekainaren 7an, 13:00etatik 14:00etara, Arabako Teknologia Parkeko eraikin nagusian, “Genetika eta Kirola: nola jan eta nola egin kirola modu osasungarrian” gaia hizpide izango duen jardunaldia egingo dugu Baigene enpresarekin elkarlanean

1200x628fb-triatlonKirol arloan, entrenamenduaren eta elikaduraren benetako gakoak kirol-estrategiaren pertsonalizazioan oinarrituta daudela egiaztatu da. Gure genetika paregabea da eta horrek egiten gaitu ezberdin.

Jardunaldi horretan, Baigenek ariketa fisikoa modu osasungarriagoan egiteko entrenamenduaren eta elikaduraren gakoak gerturatuko dizkigu. Paregabe egiten gaituzten ezberdintasun horiek entrenamenduarekiko edo elikadurarekiko eta hartzen ditugun osagarriekiko gure erantzunean zuzeneko zer eragin duten jakingo dugu. Era berean, kirol edo elikadura arloko estrategia prestatzeko garaian egiten ditugun akats nagusiak ezagutuko ditugu eta entrenamendu eta elikadura pertsonalizatua modu egokian diseina ditzakegun jakingo dugu pertsona bakoitzerako egokiak eta osasungarriak izan daitezen.

Runninga, txirrindularitza edo triatloia (besteak beste) ohikotasunez egiten badituzu, hartzen ditugun osagarriak benetan beharrezkoak diren ezagutuko duzu beste hainbat faktoreren artean. Era berean, gure helburua lortzeko entrenamendu-estrategia nola egokitu beharko genukeen eta gure nutrizio-kargak benetan eragingarriak diren jakingo dugu besteak veste.

Informazio gehiago eta izen emateak: plansocialalava@parke.eus