GFI Norte ‘teleko’-en erreferentziazko hornitzaile bihurtzeko posizionatu da

Bizkaia

logo GFI NorteGFI Taldeari atxikitako GFI Norte informatika arloko aholkularitza eta zerbitzu konpainiak 2014a 23 milioi euro inguruko fakturazioaz amaitzea espero du, hein batean Euskaltelekin sinatutako aliantza estrategikoaren eraginez.

GFI Norte-ren zerbitzuak Galiziatik Aragoiraino hedatuta daude, baina jardueraren zatirik handiena EAE eta Nafarroari lotuta dago. Konpainiak bulego propioak ditu hiru euskal hiriburuetan, 500 bat langile, eta aurtengo ekitaldia 23 milioi euro inguruko negozio-bolumenaz eta ‘teleko’ sektoreko %31ko hazkundeaz amaitzea ixtea espero du.

Euskaltelekin sinatutako akordioak berehalako ondorioak ekarri ditu. Horietako bat, Zamudion dagoen Bizkaiko Zientzia eta  Teknologia Parkeko instalazioetarako lekualdatzea izan da. Gainera, aliantza estrategiko honi emandako ‘babesak’ GFI Norte-k Taldearen barruan mamitutako negozio-bolumenaren hazkundea ekarri du. Horrenbestez, GFI Informatica-ren (Espainia) guztizko negozio-bolumen eta baliabideen herena suposatzen du, gutxi gorabehera.

GFI Norte-ren berehalako helburua, ‘teleko’-en munduan pisua irabazi eta Telefonica eta Orange Espainia bezalako operadoreekin sarriago lan egiteko aukera izatea da. Duela zenbait urtez geroztik, Vodafonerentzat lan egiten du Estatuan nahiz nazioartean.

Partekatu

Beste berri batzuk