Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkeak 8tik gorako nota jaso du enpresei emandako zerbitzuengatik
- Asebetetze inkesta egin du parkeak enpresen artean, urtero bezala, iaz eskainitako zerbitzuen balorazioa ezagutzeko.
- Bezeroenganako arreta zerbitzua izan da notarik onena jaso duena, 8,9ko batezbestekoarekin.
Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkeak 2012.urtean bere bezeroei emandako zerbitzuak nola baloratzen dituzten jakiteko inkesta egin du. Urtero egiten den asebetetze inkestak, bezeroak zerbitzuekin gustora ote dauden eta hobekuntza neurriren bat abiarazteko beharrik ote dagoen erakusten dio Parkeari.
Bezeroenganako arreta zerbitzuak 8,9ko batezbesteko nota jaso du, bera izan da baloraziorik altuena jaso duen zerbitzua.
Zerbitzu orokorrei dagokienean, 8,05eko batezbesteko notarekin, aretoen alokairu zerbitzuak eta eskaeren aurrean eskaintzen den azkartasun eta eraginkortasuna izan dira hobekien baloratu direnak.
Azpiegitura alorrean, enpresarentzat inguruak duen egokitasun mailak jaso du notarik onena, 8,62koa hain zuzen, auditorio eta aretoek 8,29ko nota jaso dute eta eraikin eta azpiegitura orokorrek 8,03.
Bezeroen asebetetze maila orokorra 8,32koa izan da. Aipatzekoa da, 2012ko balorazioa 2011koa baino altuagoa izan dela eremu guztietan.
Balorazioarekin batera, 14 hobekuntza-iradokizun ere igorri dituzte inkestan parte hartu duten enpresek. Parkea iradokizunak aztertzen ari da.