Spriren Kanpo Sarearen bilerak enpresekin Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean

Gipuzkoa

  • Sprik Europan dituen bulegoetako arduradunak gaur Miramonen bildu dituzten topaketak, datorren astean bukatuko dira Latinoamerika eta Asiako ordezkariekin bilerak eginez.

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkeak, Sprik Europako herrialde desberdinetan dituen ordezkarien eta bilerak eskatu zituzten enpresen arteko topaketak hartu ditu gaur. Spriren Kanpo Sarearen eta nazioartekotzeko interesa duten enpresen arteko topaketak otsailaren azken astean hasi ziren; lehen astean Ipar Amerikako herrialdeetan zentratu ziren. Pasa den astean, Afrika eta Ekialde Ertaineko ordezkariask izan ziren Euskadin. Aste honetako bilerak berriz, Europan izan dute mintzagai; eta datorren astean, Latinoamerika eta Asiako topaketekin amaituko dira nazioartekotze bilera erronda hau.

Lau astez jarraian eremu geografiko desberdinetako SPRIko Kanpo Sareko ordezkariak Euskadin dira euskal enpresekin bilerak egiteko. Hala, atzerriko merkatuetara ireki nahi duten euskal enpresek interesatzen zaizkien merkatuei buruzko lehen eskuko informazioa eskuratzeko aukera dute, jomuga herrialde horretan diharduen ordezkariaren edo aholkulariaren eskutik.

Partekatu

Beste berri batzuk