Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkeak bere burua aurkeztu du Gipuzkoako Ganbararen osoko batzarrean
Gipuzkoako Ganbarak 2014ko lehen osoko bilera egin zuen urtarrilaren 28an, iazko jarduera ekonomikoaren emaitzak jakitera eman eta aurtengo aurreikuspenak aztertzeko. Batzar horretan, Jose Miguel Corres, Euskadiko Parke Teknologikoen presidenteak Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkearen aurkezpena egin zuen, osoko batzarreko kide direnen aurrean, Pedro Esnaola, Ganbarako presidenteak gonbidatuta.
Parkeak eskaintzen dituen azpiegitura eta zerbitzuak azaldu ondoren, Jose Miguel Corresek Parkearen jardunak 2012.urtean Gipuzkoan izan zuen eragin ekonomikoari buruz hitz egin zuen: 2012.urtean 663,7 milioi euroko eragina izan zuen, hau da lurralde historiko horretako BPGaren %3,1; enpleguari dagokionean, 8.811 enplegu mantentzea ahalbidetu zuen; eta zerga bidezko 100 milioi eurotik gorako ekarpena suposatu zuen Gipuzkoako Ogasunarentzat.
Euskadiko Parkeen presidenteak, Gipuzkoako Parkearen zabalkuntza proiektuen egungo egoeraz eta etorkizuneko aurreikuspenez hitz eginez bukatu zuen bere hitzaldia.