Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkeak CDTIren I+G+b Laguntza Tresnen aurkezpena hartu du

Gipuzkoa

  • 75 pertsonak hartu zuten parte Garapen Teknologiko Industrialerako Zentroaren aurkezpen ekitaldian.
  • I+G+b-aren finantziazioa eta nazioartekotzea izan dira ekitaldiko ardatz, CDTIk eskaintzen dituen orientazio eta zerbitzuekin batera.

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkeak eta Tecnaliak, CDTI, Garapen Teknologiko Industrialerako Zentroak I+G+b-rako dituen laguntza tresnak eta zerbitzuak aurkezteko ekitaldia antolatu zuten martxoaren 15ean. Jardunaldian parte hartu duten 75 lagunek hurbiletik ezagutu ahal izan zituzten gaur egun dauden finantziaziorako tresnak, 2012.urte amaieran CDTIren Administrazio Kontseiluak onartutako finantza balditzen arabera; egungo krisi ekonomikotik eratorritako aurrekontuaren testuingurura egokitu nahi dute baldintza hauek, enpresa-berrikuntzari laguntzeko zentroak duen jardueraren iraunkortasuna bermatzearekin batera.

Nazioartekotze programen finantziazio aukerak ere azaldu ziren, hala nola Eurostars, Eureka, Iberoeka eta aldebiko programak; era berean Horizonte 2020ri buruzko ikuspegia eman da, Europar Batzordeak egindako finantziazio programa baterako proposamena, Ikerketa eta Berrikuntzari laguntzeko 80.000 milioi euroko aurrekontuarekin (2014-2020)

Gainera, GRUPO WISCO eta BOSTLAN enpresen laguntza izan zuen jardunaldiak, izan ere CDTIrekin izan duten harremana azaldu baitzuten ekitaldian. Aurkezpena amaituta, banakako elkarrizketak egin ziren; hain zuzen ere 8 enpresak eskatu zituzten banakako elkarrizketok, laguntzak eskura ditzaketen proiektuak aurkezteko.

Partekatu

Beste berri batzuk