Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkeak urrezko domina jaso du 2015eko Mugikortasun Iraunkorraren Espainiako Astearen sarietan

Gipuzkoa

Ingurumeneko estatu-idazkari Pablo Saavedra buru izan duen ekitaldia Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioan izan zen, Madrilen.

Imagen 1Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkeak urrezko domina jaso du 2015eko Mugikortasun Iraunkorraren Espainiako Astearen sarietan, enpresak eta instituzioak kategoriaren barruan.

Hain zuzen ere, Gipuzkoako Parkeari golardorik nagusiena eman zaio lantoki handietan mugikortasun iraunkorra kudeatzeko eredua sortzeagatik. Mugikortasun Iraunkorreko Batzordea ere eratu du, Parkean kokatutako enpresa multzoan integratzen dena.

Bestalde, Iberdrola eta Tecnalia Fundazio eta Zentro Teknologikoa bigarren eta hirugarren sarituak izan dira, hurrenez hurren.

Mugikortasunaren Europako Astean (MEA) kokatzen dira sariak, eta hauxe da Europako Batzordeak bultzatutako ekimenaren aurtengo leloa: “Aukeratu. Aldatu. Konbinatu. Zure mugikortasuna”.

Golardoaren bidez aitortu egiten da Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkeak abiarazitako lana, beste behin ere iraunkortasunaren eta ingurumenaren alde egin baitu.

Partekatu

Beste berri batzuk