Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkeko enpresek lehentasunezko sarbidea dute ENISAko partaidetza maileguak eskuratzeko

Gipuzkoa

APTE, Zientzia eta Teknologia Parkeen Elkarteak eta ENISA, Berrikuntzaren Enpresa Nazionalak sinatutako lankidetza-hitzarmenari esker, Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean kokatutako enpresek lehentasunezko sarbidea izango dute ENISAko partaidetza maileguak eskuratu ahal izateko.

Partaidetza mailegua finantza tresna bat da, ohiko maileguen eta arrisku-inbertsioen erdi-bidean dagoena; kalitatezko negozio plan bideragarri bat baino ez du behar. ENISAk eskaintzen dituen partaidetza maileguak 25.000€ eta 1,5 milioi euro bitartekoak dira, edozein jarduera arlotako ekintzaile eta enpresa txiki eta ertainek bultzatutako enpresa proiektu babesteko (finantza arloa eta higiezinen arloa).

ENISA, enpresa txiki eta ertainak finantzatzeko Espainiako Industria, Energia eta Turismo Ministerioaren kapital publikoko erakunde bat da. Kasu honetan, partaidetza-mailegua erabat egokitzen da enpresen beharretara.

Partaidetza maileguetarako lehentasunezko sarbidea

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkeko enpresek, partaidetza mailegua eskatu nahi izanez gero, honako hau egin behar dute:

1.- Honako web gune honetan, www.enisa.es negozio planaren eredua deskargatu.

2.- Eredu hori bete eta ptss-innovacion@miramon.es helbidera bidali.

3.- Behin aztertuta eta baldintzak betetzen direla ziurtatu ondoren, Parkeak ziurtagiri bat emango du.

4.- www.enisa.es web gunean eskaera bete eta Parkeak emandako ziurtagiria atxiki.

Informazio gehiago behar izanez gero, Parkeko Berrikuntza Sailarekin jarri harremanetan:

E-posta: ptss-innovacion@miramon.es

Tfnoa: 943 011 000

Partekatu

Beste berri batzuk