Gipuzkoar teknologia gidaririk gabeko ibilgailu batean
- Gaur goizean erakustaldia egin du Taxisat-ek Vicomtech-IK4-ren egoitzan
- Zentro teknologikoak gaur hartu du bilera eta bertan tailer batean parte hartu dute proiektuaren teknologia sortu duen partzuergoak, Europar Batzordeko proiektuaren Zuzendariak eta beste enpresa batzuk
- Vicomtech-IK4-k ibilgailuaren ikusmen artifiziala garatu du honen kokapena zehaztu, oztopoak identifikatu eta segurtasun osoz ibili dadin
Vicomtech-IK4-k Miramonen hartu du gaur Taxisat gidaririk gabeko lehen ibilgailuaren erakustaldia. Prezio baxuko ibilgailu hau modu autonomoan mugi daiteke ikusmen artifizial eta GPS kokapen areagotuko seinaleen erabilerari esker eta segurtasun osoz mugi dadin informazioa jasotzen du. Teknologi zentroak gaur hartu du proiektuaren kontzeptu teknologikoenak lantzeko ekitaldia. Hau dela eta teknologia sortu duen Partzuergoak ekitaldi honen mahaiburu izan da eta bertan Europar Batzordeko Project Officer-a eta beste enpresa batzuek tailer batean parte hartu dute.
Teknologiari dagokionean, Vicomtech-IK4-ren zeregina ikusmen sentsoreen atala izan da. Hauek ibilgailuari balio ezberdinak identifikatzeko algoritmoak ematen dizkiote eta honela mugitu ahal izateko erabakiak etengabean hartzeko balio diote. Aipaturiko algoritmoek kokapena zein den zehazteko balio dute, baita ibilgailua dagoen kale edo errepidean dauden oztopoak identifikatzeko ere. Informazio honekin ibilgailuak trafiko seinaleak, beste ibilgailuak eta oinezkoak errespetatuz mugitzeko eta ibiltzeko erabakiak hartu ditzake.
Helburu teknologikoa ibilgailu automatikoetan integraturiko sentsoreen balioa gutxitzea da, ikusmen sistema (kamerak) eta GPS kokapen areagotuko teknologietara murriztuz.
Honetaz gain, hirietako poluzio mailaren gutxitzea ere suposatuko du ibilgailu elektrikoa delako; aparkatzeko arazoan ere lagunduko du garraio publiko eta erabiltzaileen helmugaren arteko anezka bezala (atez-ateko garraioa), baita hiriguneetako ibilgailu kopurua mugatzeko garraio publikoko zerbitzuak eskainiko zituelako egun linea bat mantentzea errentagarria ez den tokietan.
Vicomtech-IK4
Vicomtech-IK4 ikerkuntza aplikaturiko zentro bat da eta bere jarduera ordenagailu bidezko grafiko interaktibo eta teknologia multimedia arlora fokatzen du. Bereziki ikusmen interakzio eta komunikazioen teknologietan jarduten da.
2001. urtean jaio zen nazioarte mailan ospe handiena zuen Multimedia eta 3D Grafikoen teknologi zentroen sarea eta EiTB-ren eskutik. Donostiako Zientzia eta Teknologia Parkean kokatuta, egun esparru ezberdinetako 20 gizarte eta enpresa ezberdinek osatzen dute.
Vicomtech-IK4 ISO 9001 eta UNE 166002 batera dituen zentro bakarrenetakoa da, ikerkuntzaren kalitatearen abangoardian dagoela eta bere prozesuen kalitatearekiko duen konpromisoa erakusten du.
Bere jarduera guztiak I+G+b-aren kudeaketa sistemak araututa ditu, hala nola emaitzen etengabeko emaitza eta hauen neurketa, berrikuntza teknologikoko prozesuen optimizazioa, baita ezagutzaren transferentzia eta sorkuntza, kalitate maila altuko metodologiak bermatuz.