GIS ikerlanak Bogotako ondare kulturala kudeatzeko plataforma baten garapenean parte hartzen ari da

GIS ikerlanak arabar enpresak eta Tecnalia korporazio teknologikoak osatutako partzuergo bat, Bogota hiriko interes kulturaleko ondasunak kudeatzeko eta bertako birmoldaketa eta mantentze lanen egoera kontrolatzeko plataforma informatiko bat garatzea helburu duen proiektuaren esleipenduna izan da.

Estudios GISGarapenerako Banku Interamerikarraren finantzaketa duen proiektua, integratutako teknologiadun plataforma baten diseinuan datza, kolonbiar hiriburuko udal agintariek, alderdi historikoa suspertzeko bultzatzen ari diren egitasmoa kudeatzeko erabilgarria izango den horretan, alegia.

Bogotako hirigunea, ingurumen- arazoek, tirabira sozialek, hiri segurtasun ezak eta desoreka demografikoek, besteak beste, eragindako hondatze prozesu batean murgilduta dago. Hiriko alde hau suspertze aldera, agintariek, biztanleriaren bizi kalitatearengan eragin positiboa sortuko duten proiektu eta ekintza desberdinak biltzen dituen egitasmoa bat martxan jarri dute.

Irakurten jarraitzeko