Global Innovation Day 2019

Albisteak, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa

Global Innovation Day egunak XIX Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren Astea inauguratuko du

  • Eguna: Azaroak 4
  • Ordua: 09.00
  • Tokia: Euskalduna Jauregia, Bilbo

Izena eman

Berrikuntza disruptiboa izango da jardunaldiaren ildo nagusia. Sektore eta neurri ezberdinetako Euskadiko hainbat erakundek erakutsiko ditu bere proiektu disruptiboak; hau da, merkatuan iraultza eragin dutenak edo bertan nitxo berriak sortzen ari direnak. Urriaren 15era arte aurkez daitezke proiektu disruptiboak Global Innovation Day 2019-ra.

Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren Astea Euskadin duela 19 urtetatik ospatzen den Europako ekimena da. Aurtengo edizioan, azaroaren 4tik 10era bitartean egingo denean, hainbat erakundek eskainiko ditu dibulgazioko jarduerak gizarte osoari Euskadiko gaitasun zientifiko-teknologikoak gerturatzeko helburuarekin. Horren bidez, zientziaren eta berrikuntzaren aldeko ingurune soziala sortu nahi dute, ezagutzan oinarritutako gizartean eta produkzio-ereduan sakontzeko asmoz.  

Informazioa

Partekatu

Beste berri batzuk