GO MOBILITY: Etorkizuneko mugikortasunaren fabrika

untitledGo  Mobility  nazioarteko  ekitaldia  Gipuzkoako  Foru  Aldundiak  sustatzen  eta  bultzatzen  du  eta  Eusko  Jaurlaritza  laguntzaile  da.  Ficoba  –  Gipuzkoako  Erakustazokak  antolatzen  du  toki,  nazio  eta  nazioarteko  mailako  mugikortasun  iraunkorraren  arloko  adituz  osatutako  batzorde  tekniko  baten  lankidetzarekin

GO  MOBILITY  Europako  hegoaldeko  eragile  publiko  eta  pribatu  nagusien  elkargune  da.  Bertan,  irtenbidea  aurkitzen  dute  mugikortasun  iraunkor  eta  adimendunaren  premiek  eta  erronkek.

 2018ko azaroak 27 – 28 FICOBA / Irun / Gipuzkoa

Euskadi-Nafarroa-Akitania  euroeskualdeko  bihotzean  egingo  da,  eta  mugikortasun  iraunkor  eta  adimendunaren  balio-kateko  eragileak  bilduko  ditu,  balio  erantsi  handiko  trukeak  sustatu,  eta  proiektu  berritzaileak  eta  lurraldearen  eraldaketa  industriala  bultzatzeko,  erakusketak,  hitzaldiak,  mahai-inguruak  eta  testak  egiteko  gune  bat  harturik  oinarri.

GO  MOBILITY  esparru  abantailatsua  da  hainbat  enpresa  eta  erakunderentzat:  automobilgintzakoak  eta  ekipamendu  elektrikokoak,  bateria-fabrikatzaileak,  energia-hornitzaileak,  azpiegituren  eta  sareen  enpresak,  Oil  &  Gas,  zerbitzuen  integratzaileak,  konektibitatea  eta  Big  Data,  erakunde  publikoak  eta  flota  operadoreak.  Izan  ere,  erantzunak  eman,  eta  negozioa  sortzen  du  ibilgailuen,  berriz  kargatzeko  azpiegituren,  trakzio  edo  birkargako  aplikazioetarako  energia  biltegiratzearen,  mugikortasun  elektrikoko  zerbitzuen,  ekosistema  globalaren  eta  mugikortasun  iraunkorreko  merkatuen  inguruan.

Negozio-aukera  berriak  bilatzen  dituzten  operadoreak,  erosleak,  hiriko  erabakitzaileak  eta  enpresa  eta  zerbitzu-hornitzaileak  etorriko  dira  visitan.

Parte hartzeko tarifak web horrian ikusgai daude:

www.gomobility.org/eu/erakusketariak/tarifak/

Erakusketarien arduradunekin kontaktuan jartzeko:
+34 943 667 788 expo@gomobility.org