Goi-mailako Zuzendaritzako Laneko Harremanaren Arazoei buruzko jardunaldi teknologikoa hartu du Arabako Teknologi Parkeak

Goi-mailako Zuzendaritzako kontratua ez duen goi-mailako zuzendaria zein egoeratan dagoen, zer eragin duen langile ohiko izatetik goi-mailako zuzendari izatera pasatzeak eta alderantziz, edota nola eragiten duten kontratu-osteko ez-lehiarako hitzarmenek, hauek izan ziren, besteak beste Arabako Teknologi Parkean, irailaren 30ean egindako jardunaldi teknologikoan aztertutako gai nagusiak.

Teknologi Parkeak eta BSK konpainiak antolatuta, goi-mailako zuzendaritzaren figuraz ikuspegi orokorra eskaintzea eta maizen gertatzen diren arazoei erantzutea izan zen jardunaldiaren helburua. Topaketan parte hartu zuten parkeko eta inguruko enpresetako ordezkariek oso ondo baloratu zuten jardunaldia, bere helburuak bete egin zirela azpimarratuz.