Goraka ari diren sektoreen dibertsifikazioari buruzko mintegia hartu zuen BTEKek

Bizkaia

• Innovanet Sarearen ekimen honetan, besteak beste, sareko eragile, garapen agentzia eta lanbide heziketako zentroek hartu zuten parte.

BTEK, Teknologiaren Interpretazio Zentroa, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeak Innovanet Sarearen lurralde koordinatzaile gisa antolatutako mintegiaren agertoki izan zen. “Dibertsifikazioa, goraka ari diren sektoreetan” izenburupean, sareko eragileez gain, garapen agentzia eta lanbide heziketako ordezkariek hartu zuten parte ekitaldian.

BTEKera bisita gidatuak eman zion hasiera ekitaldiari; partehartzaileek zentroak dituen eremu desberdinak ezagutzeko aukera izan zuten, baita modulu bakoitzean azaldu eta garatzen diren teknologiak erabiltzeko ere.

Bisitaren ondoren, Cristina Oyon, Spriko ekimen estrategikoen arduradunak, mintegiaren hizketagai nagusiari eutsi zion, alegia, goraka ari diren sektoreen dibertsifikazioari, Euskadiko Bio-Mikro-Nano estrategia azalduz.

Berrikuntzaren hazkundea termino absolutuetan ezin da soilik sustatu egungo produkzio-ehuna osatzen duten enpresen biziagotze berritzailetik abiatuta, beharrezkoa baita ezagutzan intentsiboak diren sektore berrien aldeko apustua egitea. Hori da sektore berrietako –hala nola, biozientziak edo nanozientziak- dibertsifikazioari emandako laguntza irmoaren azken helburua. Teknologia horien zeharkotasuna 12 aplikazio-sektore baino gehiagotan jarduten diren enpresen identifikazioan islatzen da, gehienak hazkunderako aukera handiekin. Hala, nabarmentzekoa da tarteko sektorearen jarduera, hala nola, altzairua, metalurgia eta produktu metalikoak, baina baita amaierako sektoreena ere, automozioa eta osasuna esaterako.

Goraka ari diren sektore horiek dituzten oztopo teknologiko esanguratsuak gainditu behar ditugu, egunean eguneko aplikazio kontaezinak hedatuz eta ezagutuz. Hau izan zen, hai zuzen ere, mintegiaren xedea.

  • Iturria: BZTP
  • Data: 2012/04/17

Partekatu

Beste berri batzuk