Gordon G. Wallace irakaslearen hitzaldi gonbidatua

Gordon G. Wallace irakasleak BCMaterials-en bulego eta laborategiak bisitatuko ditu ekainaren 7an, eta hitzaldi bat emango du eguerdiko 12:00tan Martina Casiano eraikinaren auditorioan, UPV/EHUko Leioako kanpuseko parke zientifikoan kokaturik dagoena. Hitzaldiaren titulua hau izango da: “New Biocommunication systems enabled by advances in materials and 3D biofabrication”

Hitzaldi hau gizakiaren ase ezin dituen beharrak ohartarazteko bidai bat da: inguratzen gaituen mundu biologikoak ulertu eta kontrolatu. Gordonek “bio” mundua eta elektronika komunikatu daitezkeela frogatzen dituen aurrerapen berriak aurkeztuko ditu, baizik eta gizakiaren osasunean eragin handiko sistema berriak nola diseinatzea ere, besteak beste.

Wallace irakaslea Australiako elektro-materialen zientzian ikerkuntza kontseiluaren zuzendari zientifikoa da. Australiako polimero adimendun ikerkuntza institutuaren zuzendaria da ere. Material adimenduen eremuan goren mailakoa da, eta bere interesak material berrien sormena eta bere erabilera biomedikuntza eta energia eremuetan aplikazioak sortzeko dira. Bere ikerkuntzaren emaitzak ez dira bakarrik lagundu “nano” mundua ezagutzera, jakintza hori gailu berrietan bihurtzeko ere bai.

Ikertzaile ospetsu eta komunitate zientifikoan fama handikoa izateaz gain, dibulgatzaile zientifiko on bat da, bere hitzaldiak publiko orokorrera zuzenduta izanak. Bere hitzaldietara datozen jendeari bere pasioa zientzian helarazteko gai da.

Sarrera doan da auditorioaren kopuru gehienekoa bete arte. Hitzaldia ingelesez izango da eta publiko orokorrera bideratuta izango da.

https://www.youtube.com/results?search_query=prof+gordon+wallace

https://en.wikipedia.org/wiki/Gordon_Wallace_(professor)