Hamaika herrialde ari dira AZTIren softwarea erabiltzen, itsas-hondoen egoera aztertzeko
Azti – Tecnalia
AZTI-Tecnalia, itsasoko eta elikadurako ikerketan espezializatutako zentro teknologikoak garatu duen softwarea itsas-hondoen egoera ebaluatzeko europar herrialdeek gehien erabiltzen duten azterketa tresna bihurtu da. Hamaika herrialdetan erabilpen ofiziala duen tresna informatiko honekin munduko edozein tokitako itsaso eta estuarioetako egoera ebaluatu daiteke, hondaleetako laginak hartuz. Softwareak, planeta osoko hondaleetako 6.000tik gora animali eta landare espezieren datuak gordetzen ditu, nazioartean oihartzun handia lortzea ahalbidetu duena. AMBI (Azti’s Marine Biotic Index) izena jarri diote tresna informatikoari eta zentroaren web gunean deskargatu daiteke doan, http://ambi.azti.es