Har ezazu parte Disruptiven, Teknologia Disruptiboen plataforma

Albisteak, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa

Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak Disruptive Teknologia Disruptiboen Espainiako Plataforma Teknologikoan parte hartzera gonbidatzen zaitu. Espainiako Parke Zientifiko eta Teknologikoen Elkarteak (APTE) sustatu du, eta Espainiako enpresa eta erakundeen artean teknologia digital disruptiboen aplikazioa aztertu, zabaldu eta sustatzea du helburu.

Lankidetza-plataforma honetan, estatuko ikerketa-talde garrantzitsuenetako batzuk parte hartzen dute, Unibertsitate, Ikerketa-Erakunde Publiko zein Pribatu, Ikerketa eta Teknologia zentro, eta I+G unitateak dituzten Enpresak besteak veste.

Egitasmo honen inguruan hobeto informatzeko, martxoaren 12an goizeko 9:30etan programa hau duen webinarra antolatu dugu:

9:30     Jardunaldiaren irekiera

Héctor Calderón, Euskadiko Parke Teknologikoen Sareko Lankidetzako eta Enpresen Zerbitzuetako zuzendaria.

9:40     Disruptive Plataformaren aurkezpena

Soledad Díaz Campos, Espainako Parke Teknologikoen Elkartearen Zuzendari Gerentea.

10:15 Galderetarako tartea

Parte-hartze inprimakia

Partekatu

Beste berri batzuk