Hegazkinetarako motor eraginkorragoak eta kutsadura txikiagokoak

Gipuzkoa

Hegazkingintza motorren sektorea garatuz doa etengabe, horien eraginkortasuna areagotu, mantentze-lanen kostua gutxitu eta gas kutsatzaileen emisioak murriztea ahalbidetuko duten aurrerapen teknikoen bila.

aeronauticaHegazkingintza komertzialeko motorren teknologia aeronautikoa, konpresore eta turbinen arteko transmisio zuzeneko adatz anitzeko teknologia tradizionalen ordez, haizagailu/konpresoreen eta turbinen biraketaren abiadura optimizatu eta zenbait kasutan ardatz-kopurua gutxitzea ahalbidetzen duen engranaje-kaxen bidezko zeharkako transmisio batera (Power transmission Gear Boxes edo PGBs) jotzen ari da.

Hurbilketa teknologiko honi esker, dexente areagotu ahal da motor aeronautikoaren eraginkortasuna, erregai-kontsumoa nahiz gas kutsatzaileen emisioa murriztuz. Gainera, engranaje-kaxa eraginkorragoek eta iraunkorragoek mantentze-lanen kostua gutxitzen dute.

Egungo testuinguru teknologikoan, Mendaron finkatutako DMP enpresa eta Eibarko IK4-Tekniker zentro teknologikoa kide dituen euskal partzuergo batek Europar Batasunaren konfiantza bereganatu du. Lan hau egiteko eskaria jaso duen enpresa, aeronautika sektoreko transmisio mekanikoetan trebatutako Avio Aero bikaintasun zentroa izan da. Optimize proiektuaren bidez, engranajeen fabrikazioko tolerantziek engranaje-kaxen funtzionamenduko eraginkortasunaren gainean duten eragina ezagutu nahi da.

Proiektuaren barruan, DMP konpainia engranajeak fabrikatzeaz arduratuko da, eta IK4-Teknikerek saiakuntza-bankua kudeatuko du, engranajeen eraginkortasunaren aldaketak osagaien aldakuntza geometriko desberdinen arabera neurtzeko asmoz.
Zentro teknologikoan proiektua zuzentzen duen Beatriz Fernandezek adierazi duenez, probak era askotako sentsorez hornitutako saiakuntza-banku batean egingo dira, informazio guztia test bakar batean eskuratzeko asmoz. Ikertzaileak “interes handi-handikotzat” jo du aukera hori, saiakuntzen kostuak eta denbora goitik behera murriztea ahalbidetuko baitu.

Partekatu

Beste berri batzuk