Hego Amerikako eta Poloniako ordezkaritzak hartu ditu Parkeak

Bizkaia

Azken asteotan Txileko, Kolonbiako, Venezuelako eta Poloniako ordezkaritzak etorri dira Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkera, azken hamarkadetan Parkean ezarritako garapen-eredua ezagutzeko asmoz

visita polonia 053Kolonbiako CESA Unibertsitateko eta Venezuelako Kontsulatuko ordezkariek, Txileko Biobío eskualdeko enpresari-talde batek eta baita Poloniako Kielceko Teknologia Parkeko eta Wielkopolska Eskualdeko Gobernuko ordezkariek ere zuzenean ezagutu ahal izan dute Bizkaiko Parkea –sortu zenetik nazioarteko erreferentzia bihurtu den arte– gauzatzen ari den lana.

Parkearen historiaz, gaur egungo egoeraz eta euskal ekonomian hark duen funtzioaz jabetzeko ibilbidea egin ondoren, ordezkaritzek aukera izan zuten punta-puntako instalazio batzuk ere bisitatzeko, hala nola BIC Bizkaia enpresa-sehaska, Tecnalia korporazioa eta Hegan klusterra.

Bisitari guztiek nabarmendu zituzten, batetik, ikusitako erakundeen maila zientifiko-teknologiko aparta eta, bestetik, Parkeak berak osatzen duen bikaintasun-eremua.

Partekatu

Beste berri batzuk