Oronaren diru-sarrerak ia % 6 gehitu dira 2015ean

Gipuzkoa

Konpainiak aurreko ekitaldiko kontuak onartu ditu urteko batzarrean

d70ed617-e170-4083-a9a6-023d2be48c71Igogailuetan eta jasotze-sistemetan espezializatuta dagoen Orona euskal konpainiak 611 milioi euroko diru-sarrerak lortu zituen 2015ean, aurreko ekitaldian izandako 578 milioiko diru-sarrerak baino % 5,71 gehiago.

Gipuzkoako Hernani herrian finkatutako kooperatibak bazkideen urteko batzarra egin du gaur, eta hitzordu honetaz baliatuta, enpresak iazko urte fiskaleko kontuak onartu ditu.

Oronak 111 milioi euroko ustiapen-emaitza gordina lortu zuen 2015aren amaieran, % 15,63ko hazkundeaz 2014ko datuen aldean.

Irakurten jarraitzeko

Partekatu

Beste berri batzuk