Análisis y Simulación enpresak “Automobilgintza-sektorea 4.0 Industriaren erronken aurrean” mintegi profesionala antolatu du

Araba

Arabako Teknologia Parkeko Análisis y Simulación enpresak, Planning Manufacturing-ekin batera, “Digital Enterprise – 4.0 Industria enpresaren errealitatera aplikatuta” mintegi profesionala antolatu du maiatzaren 5erako. Zornotzan, Bizkaian, dagoen AIC Automotive Intelligence Center zentroan eskainiko dute

11034250_516255311847911_5565087439919825862_nMintegiak manufaktura-industrian digitalizazioak ekarri dituen onurak aztertuko ditu eta haren programaren baitan, Mikel Garbizuk, Análisis y Simulación enpresakoak, hitzaldi hau eskainiko du: “Produktuaren/Proiektuaren/ Prozesuaren Ingeniaritza arloaren digitalizazioaren arrazoiak eta onurak”.

Bertan, enpresek aro digital berriari, Laugarren Industria Iraultza deitzen zaionari, aurre nola egiten dioten ikusteko benetako kasuak aurkeztuko dituzte. Kontzeptu hauen benetako aplikagarritasuna eta esanahia sakonduko dituzte: Digital Entreprise, Industry 4.0, Manufacturing Operations Management (MOM) edo Product Lifecycle Management (PLM).

Gainera, Siemens Digital Enterprise Software Suite baitako irtenbide teknologiko ugariak eta haien aplikagarritasuna azalduko dituzte.

Mintegi profesional hori zuzendari nagusiei eta CEOei, zuzendari industrial korporatiboei eta COOei, sistemetako zuzendariei eta CIOei eta lan horiek Produktuaren Ingeniaritza, Produkzio Ingeniaritza, Plangintza eta Logistika arloetan egiten dituzten beste zuzendari batzuei zuzenduta dago. Informazio gehiago eta izena emateko hemen: http://mailing.analisisysimulacion.com/eventos/smartfactory_acicae_v3_ays.html.

Partekatu

Beste berri batzuk