Gosari teknologikoa: berrikuntza irekia, ezagutza partekatua eta jabetza intelektuala

Bizkaia

Jabetza Industrialaren eta Intelektualaren Nazioarteko Egunarekin bat eginez, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeak jardunaldi teknikoa antolatu du

Fotos Cristina jornada 26 de abril 011Luis Sagarduy abokatu eta Herrero y Asociados enpresako negozio-estrategietako zuzendariak gidatu du, “Berrikuntza irekia, ezagutza partekatua eta jabetza intelektuala” jardunaldik izenburupean, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean gauzatu den jardunaldia.

Hainbat enpresa eta zentro teknologikotako berrogeita hamar ordezkari baino gehiagok aukera izan dute gertutik ikusteko zertan datzan berrikuntza irekiko kontzeptua eta zer erlazio duen kontzeptu horrek jabetza intelektualarekin. Era berean, ezagutza partekatuko eta berrikuntza irekiko prozesuetan babes propioari dagozkion funtsezko alderdiak ezagutu ahal izan dituzte.

Jardunaldiari esker Bizkaiko Parkeak bat egin du Jabetza Industrialaren eta Intelektualaren Nazioarteko Egunarekin, eta enpresa zein zentroei aukera eman die hain ohiko, baina hain ezezagun diren kontzeptuetan sakontzeko.

Partekatu

Beste berri batzuk