Hidrogeno-teknologiei buruzko modulua estreinatu du BTEKek
- Modulu interaktiboarekin batera, hidrogenoaren teknologien funtzionamenduari buruzko tailerra ere abiarazi da.
- Modulu berria martxan jartzea bat etorri da ZERO-HYTECHPARK proiektu europarrean parte hartzen duten kideen bilerarekin.
ZERO-HYTECHPARK proiektu europarrean parte hartzen duten kideek, alegia, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeak, Walqa Teknologia Parkeak, Andaluziako Teknologia Parkeak eta Aragoiko Hidrogenoaren Fundazioak, proiektuaren jarraipena egiten ari den eragilearekin batera, bilera egin zuten BTEK, Teknologiaren Interpretazio Zentroan, abenduaren 18 eta 19an.
ZERO-HYTECHPARK, Europar Batasunaren LIFE+ programaren barruan kokatzen da eta honako helburu hau du: Teknologi Parkeetan iraunkortasun osoa lortzeko neurriak abiaraztea, energia berriztagarrietan eta hidrogenoaren teknologietan oinarritutako sistemen bidez energiaren kudeaketa hoberena eginez. Lau urterako (2010.eko urtarrilaren 1etik 2013.eko abenduaren 31 bitartetan) 1,3 milioi euroko aurrekontua du, %50ean Europar Batasunak finantziatuta.
Behin bilera bukatuta, parte-hartzaileek BTEK bisitatu zuten, izan ere Teknologiaren Interpretazio Zentrua izango baita ZERO-HYTECHPARK proiektuaren hedapena egiteko, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeak erabiliko duen tresna. Horretarako, BTEKek modulu berri bat estreinatu du, iraunkorra eta interaktiboa, hidrogenoaren teknologiak zer diren azaltzen duena. Modulu berriaren osagarri, hidrogenoaren teknologiei eta energia berriztagarriei buruzko tailer praktikoa abiarazi da: teknologia hauekin lotura duten kit desberdinak erabiliz, hidrogenoaren teknologiek egoera desberdinetan nola funtzionatzen duten erakusten da tailerrean.
Honenbestez, hiru dira Teknologiaren Interpretazio Zentroak eskaintzen dituen tailerrak: Biozientziak, Robotika eta orain Hidrogenoarena.