Hiru hileko epean, Industria Sailak 18 milioi euroko eragiketak itxi ditu bere enpresa-guneetan

Araba

SPRILURen poligonoetan, industrialdeetan nahiz hiru Teknologi Parkeetan kudeatutako eragiketa horien erdiak industri pabilioien salmentak izan dira eta %35 lurzoru urbanizatuaren salmentak. SPRI Taldeko Azpiegituren Arloak Euskadin kudeatzen dituen ehun enpresa- eta teknologia-guneetan 2.308 enpresa daude guztira.

Eusko Jaurlaritza, 22/01/2012

Euskadiko Teknologi Parkeen Sarea, SPRILUR eta 18 Industrialdeak Sozietateak barne hartzen dituen SPRI Taldeko Azpiegituren Arloak 18,1 milioi euroko salmentak eta eragiketa komertzialak itxi ditu 2011ko azken hiruhilekoan.

Azken hiru hilabeteetako negozio zifraren %48 inguru SPRILURek eta Industrialdeak Sozietateek kudeatu dute; gainerako %52a, berriz, Euskadiko hiru Teknologi Parkeen bitartez gauzatutako eragiketak izan dira.

Kontuak behin betiko itxi gabe badaude ere, 18,1 milioi euro horietako %31,5 errentamenduei dagokie eta gainerako %70a zuzeneko salmentei. Bestalde, salmenten zifra osoaren %52 industri pabilioien bidez eskuratu da, %35 lurzoru urbanizatuaren bidez eta %11 bulegoen bidez.

2011. urte hasieran, enpresek ez dute apenas inbertitu espazio edo kokaleku berrietan beren jarduerak garatzeko, baina 2011ko azken hiruhilekoan hazi egin da eragiketa bolumena. Datu pozgarri horrek aurreko hiruhilekoetako jarduera hobetzen du eta urteko aurrekontuaren betepenera hurbiltzen gaitu.

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren menpeko SPRI Taldearen Azpiegitura Arloak positiboki baloratu ditu iragan ekitaldian lortutako emaitzak eta egindako eragiketak. Era berean, positibotzat jotzen du enpresek interesa agertu izana beren jarduera ekonomikoak 50 enpresa- eta teknologi-guneetan kokatzeko, hiru lurralde historikoetako enpresek gune horietan aurkituko baitute beren premiei egokitutako behar adina espazio, industri lurzoru, lurzoru teknologiko urbanizatu, pabilioi modular eta bulego.

Inbertsioari eta ekintzailetzari laguntzeko programek edo jabetza finantzatu eta eskuratzeko formula malguek erraztasun handiak eman dituzte negozioak abiarazteko Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren Industri eta Teknologi Azpiegituren Sarean.

Eusko Jaurlaritzak kudeatzen duen enpresa- eta teknologia-guneen sarean 38.957 langile enplegatzen dituzten 2.308 enpresa daude.

Lurralde historikoka, enpresa guztien ia %50 Gipuzkoan daude, 1.135 zehazki; Bizkaian 817 enpresa daude (%36) eta Araban gainerako %15a.

Partekatu

Beste berri batzuk