Hiru proiektu teknologiko irabazle #CERN2B Challengen

Albisteak, Araba

Hautatutako ekintzaileak Ineustar-Pionners

Basque Country programan hartuko dute parte 40.000 euro jasoko dituzte eta CERNen aholkularitza, munduko erreferentzietako bat dena  ikerketa zientifikoan

BIC Arabak, Ineustar-ekin lankidetzan, hiru enpresa-proiektu hautatu ditu IneustarPioneers Basque Country programaren parte izateko. Ekimenak CERN –munduko erreferentzietako bat ikerketa zientifikoaren arloan– teknologietan oinarritutako enpresa-iniziatiba berrien garapena bultzatzea du xede.

#CERN2B Challengea irabazi duten hiru proiektuek 40.000 euroko laguntza ekonomikoa eta BIC Arabaren enpresa-aholkularitza jasoko dute. Ineustar-en laguntza teknologikoa ere izango dute, hots, Zientziaren Industriaren Espainiako Elkartearena, eta baita Genevan egoitza duen azpiegitura zientifikoarena ere.

CERN erakundea munduko erreferentzietako bat da ikerketa zientifikoan eta teknologia zerrenda luze bat garatzen du, negozio moduan ustiatuak izateko direnak. Hautatutako hiru proiektuek, hain zuzen, garapen horietako bat hautatu dute egokitzen joan ahal izateko, haren hobekuntzari eta benetako transferentzia teknologikoari begira.

Hautatutako proposamenak

CERN, Ineustar, UPV/EHU, Deustuko Unibertsitatea eta BIC Arabako ordezkariek eratutako epaimahaiak hiru negozio-plan aukeratu zituen #CERN2B Challengeren deialdira aurkeztutako hamar proposamen artetik.

Inalia Alex Anda eta Jaime Fernández bi ingeniari arabarren proiektu bat da eta ingeniaritzako arazoen konponbiderako produktuak garatzea du xede. Enpresa gaztea da, hiru hilabete besterik ez ditu sortu zenetik, eta BIC Arabaren instalaziotan du bere egoitza. Industria-sistemen iraunkortasuna du jomugan. Sarbide saileko eta mantentze-kostu handiko lotura torlojutuak dituzten enpresetara zuzentzen ditu bere produktuak. Eskaintzen dituen konponbideen zati garrantzitsu bat online plataforman oinarritzen da, CERNek garatu eta probatutako teknologiarekin.

Dryfing da kirola egin ondoren neoprenoak azkar lehortzeko, garbitzeko eta desinfektatzeko sistema ekologiko bat. Naia Espinosak sortua da, EAZen graduatu berri eta surfzale denak, zeinak Explorer Araba programa irabazi zuen duela bi urte, hain zuzen. Ingeniaritza talde batekin egiten du lan Juanjo Torres ekintzailearekin batera, ehunak desinfektatzeko CERNen teknologia disruptiboak aprobetxatuko dituen sistemaren lehen prototipoa sortzeko.
Arranobox euskal ingeniari-talde baten asmakizuna izan da, Laurentzi Martínez, Borja Tornero eta Jaime Lópezek osatzen dutena barneko dokumentazioaren bilaketa optimizatzeko helburuarekin.

BIC Araba sozietate publiko bat da eta Eusko Jaurlaritzak SPRIren bidez, Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak hartzen dute parte bertan. Teknologian oinarritutako Arabako enpresa-ekimen berritzaileak sortzen eta sendotzen laguntzen du 1988tik.

Partekatu

Beste berri batzuk