Hirurehun enpresak hartu dute parte Pluginteken

Gipuzkoa

Adegi, Gipuzkoako Ganbarak eta Tecnaliak antolatu dute ekimen hau, Berrikuntzan eta Teknologian interesa duten enpresa eta profesionalei zuzenduta.

 

Bi egunetan zehar, 2 hitzaldi, 6 tekno-aperitibo, 17 dastaketa-tecnologiko eta batzar egin dira topagunean, partehartze handiarekin.

 

Hirurehun enpresak hartu dute parte Donostiako Teknologia Parkean, apirilaren 27 eta 28an egin den Plugintek topaketan, bertan erakutsitako teknologi-konponbideen inguruan interes handia erakutsiz.

“Enpresa eta Teknologiaren arteko konexioa” errazteko helburuarekin Adegik, Gipuzkoako Ganbarak eta Tecnalia Korporazioak antolatutako ekimen hau baliogarria izan da enpresentzako teknologia-konponbideak ezarriko dituzten beharrak eta kontaktuak zehazteko.

Parte hartu duten enpresak Gipuzkoako eta Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa ehunaren islada izan dira, hainbat sektore eta neurri desberdinetako enpresak izan baitira bertan.

Pluginteken baitan antolatutako jardunetan parte hartze handia izan da: Berrikuntza eta Enpresa Lehiakortasunari buruzko bi hitzaldietan ia 500 pertsona izan ziren; merkatuko joera eta aukera teknologikoei buruz eztabaidatzeko sei tekno-aperitiboetan berriz 400 bat lagunek hartu dute parte; erakusketa eta dastaketa teknologikoetara 600 pertsona hurbildu dira teknologiarekin saiakuntzak egiteko. Enpresa eta Tecnaliako unitateen artean adostutako bilera pertsonalizatuetan azkenik, 170 lagun izan dira.

 

Partekatu

Beste berri batzuk