Nem Solutions-ek Toribio Echevarria Saria eskuratu du “Enpresa Berrien” kategorian

Gipuzkoa

 

Enpresa Berrien kategorian saritu dute Nem Solutions konpainia, hain zuzen ere tren-sektoreko eta energia berriztagarrietako aurreikusitako mantenimendu elektronikoaren inguruan garatu duten konponbideengatik.

 

Donostiako Teknologia Parkean ezarritako Nem Solutions enpresak Toribio Echeverria saria jaso zuen atzo, apirilak 26, Eibarko Coliseo Antzokian egindako ekitaldian.

Nem Solutions-ekin batera, honako enpresa hauek jaso dute Toribio Echevarria Saria, kategoria ezberdinetan: Innovate & Transport, Tire Textil, Akualur, Anboto Europe eta Epsilon Euskadi.

Toribio Echevarria Sariek 20. edizioa bete dute aurten. Beren asmoa da sorkuntza eta berrikuntza teknologikoa ardatz duten ekimenak sustatu eta bultzatzea; ekimen hauen garapenak Euskadiko industria ehunean berrikuntzaren aldeko kultura indartzen lagunduko dutela aurreikusita.

Partekatu

Beste berri batzuk