Histocell Arabiar Emirerriak bisitatu ditu aukera berrien bila

Bizkaia

Histocell-ek urte hasieran ArabHealth azokan parte hartu zuen, hau da, Dubain (Ekialde Ertaina) ospatutako medikuntzaren sektoreko hitzordurik garrantzitsuenean. Histocell-ek egindako lanak ikusmin handia sortu du ekitaldira bertaratutakoen artean, oraindik Emirerrietan gutxi garatuta dagoen bere berezitasuna, hots, terapia zelularra dela-eta. 100 herrialde baino gehiagotik etorritako 50.000 pertsona eta 2.300 erakusketari izan dituen ArabHealth medikuntza eta osasunaren sektoreko nazioarteko azoka da. Bertan, medikuntzako teknologiarik berrienak ezagutzen eta ikerketaren alorreko lorpenak hedatzen dira. Hitzordu horri esker, Histocell-ek zenbait kontaktu ezarri eta garapen bete-betean dagoen herrialde batek eskain ditzakeen aukerak aztertzeko aukera izan du.

Partekatu

Beste berri batzuk