Histocell-ek eta NEURON BPh-ek beren indarrak batu dituzte Alzheimerraren aurkako botikak bilatzeko asmoz

Bizkaia

Bizkaiko Teknologia Parkean kokatzen den Histocell enpresa bioteknologikoak, medikuntza birsortzailearentzako terapia zelularrean berezitua denak, eta NEURON BPh, Alzheimerra bezalako endekapenezko gaixotasun neurologikoen prebentzioan eta tratamenduan diharduenak, hitzarmen bat adostu dute Alzheimerraren aurkako botikentzako espezifikoa den “in vitro” test bat garatzeko. Aipatu hitzarmenari esker, aurrenekoa eta bakarra den ready to use (erabiltzeko prest) kita lortuko da eta horren bidez, industria farmazeutikoak Alzheimerrari aurre egiteko farmakoen eraginkortasuna probatu ahal izango du.

Partekatu

Beste berri batzuk