Histocell, Univet eta Janus batu egin dira ArtinVet sortzeko, albaitaritzako medikuntza birsortzailean jarduten den lehenengo enpresa espainiarra
- Konpainiako eta lehiaketetako animalietan ehunak erregeneratzeko produktuak garatu eta merkaturatuko ditu enpresak.
- Txakur eta zaldietan azal eremu handiak erregeneratzeko hedapen zelularreko zerbitzua du jada konpainiak eta 2014an albaitaritza-apositu berria merkaturatzea aurreikusten du azaleko lesioak zaintzeko. Halaber, lehiaketetako animalien artikulazio-arazoak tratatzeko produktua merkaturatuko do 2015ean.
- Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak enpresaren sorrera eta hasierako garapen-fasea babestu dute enpresa berri eta berritzaileen sorrerarako dituzten laguntza-programekin. ArtinVeten egoitza soziala eta bulegoak Bilbon egongo dira eta laborategiak Bartzelonan eta Bizkaian.
Histocell, Univet eta Janus enpresek enpresa berriari eman dizkiote euren teknologiak, industria-jabetza eta albaitaritzaren merkatura heltzeko beharrezko kapitala, hiru produktuko hasierako zorroarekin. Gainera, talde operatiboari laguntza administratiboa, estrategikoa, komertziala eta industriala emango diote.
ArtinVeten helburua da Europan lidergoa sendotzea albaitaritzaren alorrean aplikaturiko medikuntza birsortzaileari dagokionez, enpresa sortzaileek emandako teknologietatik abiatuta. Hurrengo bi urteetarako aurreikusten den inbertsioa 500.000 eurokoa da.
Hasierako negozio planak jasotzen duenez, enpresa sortzaileen jatorrizko hiru teknologia garatu eta merkaturatuko dira albaitaritzako medikuntzaren alorrean. Univetek osotasunean garatu duen lehenengo produktua bideratuta dago txakur eta zaldiek azaleko lesio handiak dituztenean transplante autologoa egiteko. Bigarren produktua apositu ezberdin eta bakana da, txakur, katu eta zaldien azaleko lesioen sendabide heze gisa erabiltzeko. Histocellek patentatu eta osoki garatu du. Animaliekin egindako probetan lortu diren emaitzak askoz hobeak dira egun merkatuan eskuragarri dauden produktuekin lortutako emaitzekin alderatura, eta 2014ean merkaturatzen hasi ahalko litzateke. Hirugarren produktua –Histocellek patentatutako garapen batetik eratorria– gel naturala da eta frogatu denez, oso eraginkorra da artikulazioetako lesioei aurre egiteko. Produktua mundu osoko 600.000 animalia inguruko merkatura bideratuta dago eta 2015rako aurreikusten da.
ArtinVeteko zuzendari nagusi Marta Aciluk etorkizun handiko proiektu zirraragarria ikusten du enpresan.
Bere ustetan, albaitaritzako medikuntzan sortzen diren arazo konplexuei aurre egiteko produktu berritzaile eta oso eraginkorrak dituzte. Histocelleko zuzendari nagusi Julio Fonten iritziz, azken bi urteotan hiru enpresen arteko lankidetza sendoaren ondorio naturala da ArtinVet. Izan ere, aipatu enpresek elkarlanean garatu dituzte giza-medikuntzarako produktuak eta prozesu horretan egiaztatu zen teknologiek albaitaritzako medikuntzaren alorrean duten potentziala. Univeteko aholkulari zientifikoa eta Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Albaitaritza Fakultateko Farmakologia Saileko katedraduna den Anna Puigdemontek azpimarratu du enpresaren hasierako zorroa osatzen duten produktuen maila berritzailea eta zientifikoa.
Elementu hori berezitzaile argia baita, nazioarteko albaitaritza-merkatuan balio erantsi handikoa. Univeteko kosortzaile eta albaitari Pilar Brazisen arabera, ehunen erregenerazioari dagokionez albaitaritzako klinikan dagoen hutsunea beteko dute produktuok. Bestalde, Janus Developmentseko zuzendari nagusi Luis Ruiz-Avilak uste dut pribilegioa dela hasieran hezkuntza-inguruetarako garatutako teknologietatik eratorritako merkatura oso bideratuta dagoen enpresa-egitasmo baten kide izatea. Enpresaren egoitza soziala eta bulegoak Bilbon egongo dira eta laborategiak Bizkaiko eta Bartzelonako enpresa sortzaileenak izango dira. Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak ekimena babestu dute enpresa berri eta berritzaileen sorrerarako dituzten laguntza-programekin. Datozen bi urteotarako bost pertsona arte kontratatzea aurreikusten da.