Hondartza seguruagoak bideometriari esker

Bizkaia

KOSTASystemek bideometriako tresnak integratzen ditu, hondartzen kudeaketa adimendunera eta bertako erabileraren segurtasunera aplikatuta, horien artean egonik mugikorretarako app bat, salbamendu zerbitzuei hondartzetan dauden estazioek jasotako irudiak eskuratzen laguntzeko, denbora errealean, une oro hondartzaren eta itsasoaren egoera zein den jakin ahal izateko

Teknologia moderno horri esker, patroiak ezarri daitezke, fidagarritasun handiz, korronteen eta olatuen portaerari buruz, eta horrek bainu seguruagoa bermatzen die herritar guztiei.Gainera, sistemak erreskateak geo-erreferentziatzeko aukera dauka, datu base bat sortzen baitu izandako gertaeren kokapenen informazio zehatz-zehatzarekin

Programak, halaber, kostaldearen kudeatzaileei aukera ematen die kostaldearen jarraipena eta mantentzen lanak egiteko, modu adimentsu eta nahiko errazean, eta kostu onargarriarekin.Izan ere, hondartzen erabiltzaileen dentsitatea kalkulatu daiteke, erosio guneak detektatu, azalera eta bolumen aldaketak detektatu, eta ingurumen inpaktuaren eta hondartzak lehengoratzearen jarraipena egin

thEuskal kostaldeko hondartza askok, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundien finantzaketarekin, dagoeneko eskuratu dute AZTIk sortu eta 2009an abiarazi zuen bideometria sistema, horien artean Bizkaiko Bakio, Mundaka, Arriatera-Atxabiribil eta Barinatxe (Sopelana), Arrigunaga (Getxo) eta Areetako (Muskiz) hondartzek, eta baita Gipuzkoako Zarautz, Deba eta Hondarribikoek ere.  Gainera, 2019ko udako denboraldiaren aurretik, aurreikusita dago KOSTASystem Mutriko, Zumaia, Getaria eta Orioko hondartzetan ere instalatzea. Bere funtzionamenduaren oinarrian dago, funtsean, irudi finkoak lortzea, bideo kameren bitartez, denbora tarte jakin batean tarte erregularretan hartuta. Teknikari esker, denbora horretan hartzen diren irudiak argazki bakar batean integratzen dira, eta lortutako informazioa geoerreferentziatu egiten da.

Gure hondartzak zuzen kudeatzeko, gero eta beharrezkoagoa da hareatzetako morfologia baldintzatzen duen kostaldeko dinamika sakon ezagutzea, baita zaintza eta jarraipena egitea ere.Zerrenda hori da nagusitzen dena hainbat elementutarako, tartean egonik urak itsas pasealekuak hartzen dituen egoerak, hondartzen konfigurazioa (dunak barne), edo hondartzetan egiten diren jolas erabileren segurtasun baldintzak.

Izan ere, hondartzetan, kasu askotan, erabilera intentsiboa, urbanizazio maila handia eta itsasoarekiko esposizio maila handia elkartzen dira, eta horrek oreka ahula izatea eragiten du.

Natur ondarearen kudeaketa integratua, hitzartua eta jasangarria lortzeko beharrezkoa da ondare hori arautzen duten prozesu konplexuak hobeto ezagutzea, jarduera antropogenikoaren eta ingurunearen baldintzen arteko interakzioa kontuan hartuta.

KOSTASystem, teknologia berritzailea

KOSTASystemen irudiak hondartzak kudeatzeko tresna bereziak garatzera zuzenduta daude, zehazki:  okupazioaren dentsitatearen jarraipena egiteko sistema bat, eta korronte arriskutsuak detektatzen laguntzeko beste bat.Gainera, bideometriako sistema horrek oinarrizko informazioa ematen du hareatzen dinamikaren jarraipena egiteko eta ulertzeko.

Kamera bidezko sistema horrek irudiak hartzen ditu ikuspuntu finko batetik, denbora tarte jakin batzuetan.Lortutako irudien tratamendutik ondorioztatzen diren produktuek eta, teknika fotogrametrikoen bitartez, informazio horrekin egiten den erreferentziazioak zuzeneko informazioa ematen dute kostaldeko prozesuak ulertzeko eta jarraipena egiteko.

Kostaldeko sistema horien portaera aztertzeko neurketa teknika klasikoak mugatuak dira, eta oso kostu handikoak.Aitzitik, gaur egun,bideo irudien bidez neurtzeko teknikek aukera ematen dute prozesu fisikoak deskribatzeko eskala espazial eta tenporal askotan, oso kostu onargarrian, eta hori pentsaezina zen orain dela oso gutxi arte.

KOSTASystemek AZTIk garatutako bideometriako tresnak dauzka, eta oso informazio interesgarria ematen dute kosta lerroko erosioari, hondar barrei, korronteei, uren uhertasunari eta monitorizatutako hondartzeko bisitarien dentsitateari buruz.Horri esker, hiru jarduera ildo kudeatu daitezke:bainatzeko segurtasuna, hondartzetako zerbitzuak (sarbideak, dutxak, zakarrontziak…) eta hondartzetako jarraipen morfologikoa.

Seguruago bainatzea

Kamerek hartutako irudiak prozesatzeko tekniken bitartez, itzulerako korronteak (erresakak) errazago identifikatu daitezke, 20 minutuko tarte batean, segundo bakoitzean, bat-batean ateratako irudiekin batez besteko bat ateratzeari esker.

Sorosleek, mugikorretarako aplikazio bati esker, batez besteko irudi zeiharrak sortu ditzakete, korronteak identifikatzen laguntzeko.Horrenbestez, teknologia horri esker, patroiak ezarri daitezke, fidagarritasun handiz, korronteen eta olatuen portaerari buruz, eta horrek bainu seguruagoa bermatzen die hondartzetako erabiltzaile guztiei.

Sorosleek, halaber, hareatzan gertatzen diren gorabehera guztiak erregistratu eta gorde ditzakete aplikazioan eta, horren bitartez, hobeto aztertu ahal izango dute egindako lana eta, ondorioz, salbamendu jarduera hobetzeko proposamenak egin.

Gainera, teknologia horrek aukera ematen du bizpahiru lehenago iragartzeko zein izango den itsasoak hondartzan izango duen egoera; horrenbestez, hondartzen erabilera askoz modu seguruagoan kontrolatu eta kudeatu ahal izango da.

Hondartzako dentsitatearen jarraipena

Sistemak, halaber, aukera ematen du hondartzetako okupazioaren dentsitateari buruzko informazioa lortzeko eta, ondorioz, bertan zerbitzu hobeak egiteko.Sistemaren bitartez hobeto ezagutu ahal izango da jendeak zergatik aukeratzen duen hondartzako leku jakin bat eta, ondorioz, zerbitzuak gune horretan kontzentratu ahal izango dira.

Kostaldearen kudeaketa eta jarraipen morfologikoa

Hondartzen konfigurazioa etengabe aldatzen da olatuen ondorioz, eta esan daiteke bere forma oreka dinamikoko kokapenetan mantentzen dela.Beraz, oro har, denbora eskala desberdinetan aldaketak gertatzen dira (minutuka zein hamarkadaka), eta morfologiaren azterketa ere eskala tenporal horretara egokitu behar da.

Itsasertzak balio ekologiko eta ekonomiko handia dauka.Aitzitik, oso presio natural eta antropogeniko handia dago gune horien gainean.Ondorioz, beharrezkoa da bereizmen handiko monitorizazioa egitea, gertatzen diren prozesuak eta prozesuok erabilerekin duen harremana ulertzeko, gaur egungo arazoak arindu eta etorkizunean etorri daitezkeenei aurrea hartze aldera.

Hondartzen eguneroko kudeaketa egiteko aplikazioez gain, KOSTASystemek beste aplikazio batzuk ere badauzka hareatzak epe luzera kudeatzeko, hala nola itsas maila igotzeari erantzuteko bilakaerari dagokionez, klima aldaketaren ondorioz.Denboran batez bestekotutako irudiek aukera ematen dute kostaldean aldakortasun handiko prozesuak karakterizatu eta kuantifikatzeko.

Partekatu

Beste berri batzuk