Ia 500 korrikalarik hartu dute parte AISIATEKen IX. Herri Lasterketan Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean

Bizkaia

  • Oier Arizanbarrena Agirre eta Maria Begoña Fernandez Diaz izan dira lasterketaren irabazleak.
  • Herri Lasterketak bildutako dirua “Gure Señeak” Txorierriko elkartearentzat izango da.

IX_Herri Lasterketa_AisiatekBizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeko errepideak korrikalariz bete dira AISIATEKen Herri Lasterketan. Aurten bere bederatzigarren edizioa bete duen lasterketak ia 500 korrikalari bildu ditu lasterketaren barruan egin diren froga desberdinetan.

Oier Arizanbarrena Agirre, gizonezkoetan eta Maria Begoña Fernandez Diaz, emakumeetan, izan dira Aisiatek+1 herri lasterketaren irabazleak.

Bizkaiko 10.000 metroko errepide lasterketa berriz, Jose Agustin Ruiz Povedak eta Iraia Garcia Etxebarriak irabazi dute; patinen lasterketan berriz, Nicolas Alonso Moreda eta Bego Huerta Gonzalez izan dira irabazleak.

Haurren kategorian berriz, hiru lasterketa egin dira: 7 urtetik beherakoentzat, 235 metroko lasterketa, Oier Elorzak irabazi du; 8 eta 11 urte bitarteko haurrentzako 580 metroko lasterketaren irabazlea berriz, Endika Fernandez izan da; eta 12 eta 14 urte bitartekoentzat 1.160 metroko lasterketa Mikel Hurtadok irabazi du.

Aurtengo lasterketan bildutako dirua Txorierriko “Gure Señeak” elkartearentzat izango da; gaixotasun arraroak edota ezintasun bereziak dituzten haurren bizi kalitatea hobetzea du helburu elkarte honek, baita eurekiko eta euren familiekiko elkartasuna sustatzea ere.

Partekatu

Beste berri batzuk