Ibermatica Daimler-en erreferentziazko hornitzailetzat homologatu dute

Gipuzkoa

Euskal kontsultoretzak lehentasuna izango du talde alemaniarreko konpainiei zuzendutako proiektu informatikoak zabaltzerakoan

Daimler2-2 - copiaIbermatica konpainia teknologiko  Daimler automobiltza-partzuergo alemaniarraren homologazioa lortu du, taldeak Espainian dituen enpresei zuzendutako proiektu informatikoen hedapenerako behar diren zerbitzuak eman ahal izateko.

Horrela, euskal konpainia IT zerbitzuen erreferentziazko hornitzaile bihurtu da talde alemaniarra osatzen duten konpainietarako, eta lehentasuna izango beste enpresa teknologiko batzuen aldean Maybach, Mercedes-Benz eta Smart bezalako enpresetan egin beharreko proiektu informatikoetarako zerbitzuen kontrataziorako.

Ibermatica da Daimler-en homologazioa lortu duten hiru hornitzaile teknologikoetako bat. Beste bi enpresak bezalaxe, euskal konpainia, informazio-teknologien sektoreko hogei bat enpresa lehiakide izan dituen prozesu baten ondorioz aukeratu dute.

Daimler taldeak Espainian dituen enpresek egin dute hautaketa-prozesua, konpainia horietako sail desberdinetatik kudeatu ohi diren proiektuetarako Kontsultoretza zerbitzu espezializatuak eman ditzaketen hornitzaileak homologatzeko.

Euskal konpainiak ohar baten bidez jakinarazi duenez, homologazioa albiste “bikaina” da automobilgintza sektoreko erreferentziazko bazkide teknologikotzat finkatzen jarraitzen duen kontsultoretza teknologiko honentzat.

Partekatu

Beste berri batzuk