Ibermáticak %3,2 gehitu ditu bere diru-sarrerak 2011an eta 246,2 milioi eurora iritsi da

Gipuzkoa

Bere mozkinak %2,7 egin du gora 7,5 milioi eurotan jarriz eta 144 lanpostu sortu ditu, 3.324 langilerekin guztira.  Iaz, Ibermáticaren eboluzioa oso ona izan zen. Krisi sakon eta orokorreko egoera ekonomiko batean, erakundeak bere negozioaren bolumena 246,2 milioi eurotara heldu arte gehitu zuen, hau da, 2010ean baino %3,2 gehiago. Datu hauek IKT sektorean dituzten bataz besteko prebisioen gainetik daude. Ibermáticak bere mozkina ere %2,7 igo zuen eta 144 langile gehiago ditu, hau da %4,5 gehiago.

Ibermáticak bere diru-sarrerak 7,7 milioi eurotan gehitu zituen 2011an, 246,2 milioietara iritsi arte, aurreko urtearekin alderatuta %3,2 gehiago. Mozkinak, zergak kontutan izan gabe, antzeko joera izan zuen, 7,4 milioi euroko zifrarekin, hau da, 2010ean baino 0,2 milioi gehiago eta %2,7ko hazkundearekin. Ebitda delakoa 13,6 milioi eurotan jarri zen.

Datu guzti hauek Ibermáticarentzat oso ona izan den urtean kokatzen dira, krisi egoeran sortutako arazo guztiak gaindituz eta IKT sektorearen bataz besteko prebisioak hobetuz. Ibermáticarentzat balantzea ona izan da baita enpleguaren atalean. Urtea 3.324 langilerekin bukatu zuen, %4,5 gehiago, hau da 144 lanpostu gehiagorekin.

Negozio-bolumenaren banaketari dagokionez arlo ezberdinetan, erakundearen diru-sarreren %36 zerbitzuetan sortu zen; %20 finantzatan eta aseguroetan; %16 industrian; % 14 administrazio publikoan eta gainontzeko %14 telekomunikazioetan.

Jarduera-arloei dagokienez, outsourcing zerbitzuak diru-sarrera guztien %43 izan dira; %31 aplikazioen integrazioetakoak; %11 azpiegituretakoak; %7 injineritza-soluzioetakoak eta gainontzeko %3 negozio-aholkularitzakoak.

Iaz Ibermáticak B+G+i-ri 12 milioi eurotako aurrekontua eman zion, 2010ean baino 2 milioi gehiago, inbertsioa %20 gehituz. Bultzakada honekin Ibermática Berrikuntzako Institutuak, i3Bk, sei urte bete zituen eta urte hauetan 42 milioi euro eman ditu ehun egitasmo baino gehiagotan parte hartzeko.

‘Ibercloud’

Iaz Ibermáticak gauzatutako eginkizunen artean, “Cloud computing” eran zerbitzu berriak martxan jartzearena da azpimargarriena, enpresetan gastuak murrizten dituena, erabiltzen duen azpiegituragatik baino ez delako ordaintzen.

“Ibercloud” izena duen bere eskaintzak merkaturatze bi ardats ezberdin eta, aldi berean, osagarriak ditu. Lehenengoa, beste erakunde batzuetarako marka zuria izango da, Ibermática cloud zerbitzuen hornitzailea izango delarik, eta bigarrena bere salmenta-kanala propioaren bidez balio erantsiko zerbitzuak eskeiniz, bezeroen hornitzaile zuzena moduan.

Mugikortasun Unitate Berria

Aldi berean, 2011an Ibermáticak negozio-arlo berria sortu zuen sistema adimendu mugikor nonahitakoen eremuan. Teknologia honi esker, enpresek erakundeetako informazioa eta aplikazioak jaso ditzazkete edonoiz eta edonon, produktibitatea gehituz.

Plan Estrategikoa 2010-2012

Ibermática bere egungo Plan Estrategikoaren azken urtean aurrikusitako asmo handiko zifrak bete ondoren sartzen da, nazioarte mailan, krisi ekonomiko egoera izan arren. Erakundeak hiru-urteko epe honetan 20 milioi eurotako pilatutako mozkina lortzeko asmoa zuen eta, honezkero, aurtengo daturik gabe, 14,8 milioi lortu ditu. Datozen hileetan 2013-2015 urteetarako Plan Estrategiko berriaren zehaztasun-lanakin hasiko da.

Partekatu

Beste berri batzuk