Ibermaticak CRM soluzioak ezarriko ditu Ticketmaster-en, bezeroekiko harremana hobetzeko

Araba

Amaitu da Granadako La Alhambran martxan jarritako proiektu pilotua, eta sarreren kudeatzailearen beste bezero batzuei aplikatzea aurrez ikusten da

Ibermáticak CRM soluzioa ezarri du Ticketmaster-en, bere kontu handien eta onlineko sarreren salmentaren bidez sortutakoen datuak aztertzeko ekintzak gauzatu ahal izateko eta, horrela, bezeroekiko harremana indartu eta leialdu ahal izateko. Tresna berriak hodeia du euskarri, erabileragatiko ordainketaren modalitatean, eta horrek ticketing enpresari malgutasuna emango dio zerbitzuen kostuetan, une bakoitzean dituen beharren arabera.

alhambraGranadako La Alhambra Ticketmasterren bezero izan da, eta bertan jarri da martxan Microsoft Dynamics CRM (Customer Relationship Management) soluzioaren ohiko prestazioak eta Ticketmasterrek sortutako ticketing-a (sarreren onlineko salmenta) lotzeko ekimenaren proiektu pilotua. Horrela, sarreren salmentaren kudeatzaileak bezeroei datuen analisien ekintzak eman diezazkieke eta, gainera, beren arteko harremanak hobetu eta kontu handiak leialdu ditzake. Hori guztia Ibermáticaren Ibercloud plataforman ezarrita.

Ticketmasterren helburuak dira soluzio homogeneoa eta eskalagarria izatea, produktua baliabide edo ezagutza teknikorik behar izan gabe pertsonalizatzeko gai izatea eta bezeroek eragiketa egiteko ahaleginak gutxitzea. Horiek, aldi berean, zerbitzuan hobekuntzak izango dituzte; izan ere, Ticketmasterrek, soluzio horren bidez, bere kontu handien kapital erlazionala handitzen du, bai eta bere bezeroena ere; automatikoki jakinarazten zaie haiei Ticketmasterren sistemetan sortutako ticketing-a.

La Alhambraren proposamenaren ondoren, espero da proiektua beste bezero batzuei ere zabaldu ahal izatea, besteak beste: La Sagrada Familia, Circuit de Catalunya, Liceo, El Auditorio Nacional, etab.

Lagun Txartela

Leialkuntza-helburuak lortzeko, Ticketmasterrek, Ibermáticarekin lankidetzan, La Alhambrako Lagun Txartela ere jarri du martxan. Produktu horrek zenbait bisita mota ditu barnean txartel pertsonal eta izendun horretan. Horretarako, web-ataria garatu da eta, horren bidez, erabiltzaileek txartelaren bisita-egoera egiazta dezakete, barra-kodeen bidez. Hori guztia CRM aplikazioan ikusten da, automatikoki eta semiautomatikoki, Ticketmasterren sistemetako erregistroen inportazioari esker.

Ibermáticako Social Business eta CRM Unitatea proiektuaren sail arduraduna da. Unitate horrek aholkularitzako zerbitzuak eskaintzen ditu, bai eta 2.0 lankidetzako soluzioei eta erakundeen sare sozialei buruzko hedapen eta integrazio teknologikoa, marketin digitala, CRMa eta 2.0 learning-a ere.

Ticketmaster

Ticketmaster mundu mailan enpresa liderra da ekitaldietarako sarreren salmentan eta munduan merkataritza elektronikoko lehenengo bost guneetako bat; 26 milioi bisita baino gehiago ditu hilean. Konpainiak, Espainian, lidergo posizioa du, 2006an Tic Tac Ticket eskuratu zuenetik. Bi konpainia nagusiek bat egin zuten sektoreko aisia-eskaintzarik onena eta osoena sortzeko, eta ondoren, 2012an, ServiCaixarekin elkartu zen.

Partekatu

Beste berri batzuk