Ibermaticak INEren datu-baseen kudeaketa hobetuko duen soluzioa diseinatu eta garatuko du

Gipuzkoa

  • ‘Erregistroen Aprobetxamendurako Sistemak’ informazioaren kontsulta eta eskuratzea optimizatzen ditu, estatistikak errazago lantzeko

 

Ibermatica_INE_webIbermatica INEren ‘Erregistroen Aprobetxamendurako Sistema’ (SAR) berria diseinatzeko eta garatzeko esleipenduna izan da; sistema horretan erakundearen datu-base izugarrietan jasotako informazioa sartzen eta integratzen da. INEren zehaztapenen arabera, Konpainia teknologikoak datuen eredu hobe, eraginkor, egituratu eta garbiago batera eramango du zerbitzua, informazioa erakunde publikoan gaur egun abian diren beste proiektu batzuetako informazioarekin erlazionatzea ahalbidetuko delarik. 7/2007 Legearen babespean, erregistroak aprobetxatzeko plan handinahi honekin, eragiketa estatistikoen ekoizpen-prozesuan informazioaren erabilera sustatu nahi da eta horiek erakundearen unitate guztietara komunikatzeko bideak erraztu.

Aplikazio berriak, INEk estatistika ofizialean funtsezko helburuak lortzeko, iturri ezberdinetatik datozen datuen integratutako informazio-sistema bat edukitzeko daukan beharrari erantzuten dio. Horrela, sistema berriak datu-bolumen handia biltegiratzeko, datuok behar bezala kudeatzeko eta sinkronizazio eta garbiketako prozesuak ezartzeko autonomia propioa izango du. Azken batean, sistema berriarekin datuen tratamendua hobetzen da eta, ondorioz, informazio gehiago eta hobearekin egin ahal izango dira analisiak eta azterlanak.

Ibermaticak egingo dituen lanen artean dago sistemaren erabiltzaileek informazioa eskuratzeko, ikusteko eta erabiltzeko aukerak handitzen dituen web aplikazio bat garatzea. Interfaze atsegin eta intuitibo gisa konfiguratuta egongo da, SAR sistema berrian jasotako datuen kontsulta, eskuratzea eta ustiapena errazteko helburuarekin.

Beste kontratazio batzuk:

Oraingo esleipen hau INEk urte hasieran lizitatutako beste bati gehitzen zaio; haren bitartez, erakunde publikoaren Internet/Intranet-eko zenbait aplikazioren mantentze-lanez arduratzen dihardu Ibermaticak. Kontratu horretan sartzen da web zerbitzu berriak sortzea eta horien bilakaera ere; dagoeneko urtebete bete du ustiapena hasi zenetik eta, gaur egun, bere bigarren fasean dago proiektua, bilakaeraren eta perfekzionamenduaren mantentze-lanen fasean hain zuzen ere.

Ibermaticak 2011tik dihardute Estatistikaren Institutu Nazionalarentzako lanean eta bi kontratazio horiekin, ageriko erabilera publikoa daukan bezero batekiko bere presentzia sendotzea lortu du.

Partekatu

Beste berri batzuk