Ibermáticak IT azpiegituretako euskarri-zerbitzuak emango dizkio Iberdrola USAri

Gipuzkoa

  • Bere funtzioak dira, besteak beste, sistema kritikoak bermatzea, kostuen egitura malgutzea, errendimendua optimizatzea edo IT iraunkortasunari dagokionez bilakatzea

 

Iberdrola USAri IT azpiegituretako euskarri-zerbitzuak emateko hautatu dute Ibermática enpresa. Negozioarentzako erabakigarriak diren zerbitzuok segurtasunari buruzko hainbat araudien menpe daude, beraz, eguneko 24 orduetan eta asteko 7 egunetan erabilgarri egon behar dute. Kontratu horren bidez, Iberdrolak AEBetan duen filialaren helburua da, batetik, negozioaren beharrak betetzen direla bermatzea, eta, bestetik, erabilgarriak, fidagarriak, eskalagarriak eta seguruak diren sistema erabakigarriei euskarri teknikoa eskaintzea. Gainera, eskalagarritasun operatiboa eta jardunbide egokiak uztartuta, zerbitzuak eskaini nahi ditu, bai errendimendua bai kostuak optimoak izan daitezen, eta gastuen egitura malguarekin.

ibermáticaIberdola Taldeak AEBetan duen filialak, Iberdrola USAk, New York, New Hampshire eta Maine estatuetan jarduten du, 3 milioi bezero ingururi gas naturala eta elektrizitatea hornitzeko bost enpresa operatiboren bidez.

Jarduera-bolumen hori lortze aldera, azpiegitura teknologiko garrantzitsua eduki beharra dago, prozesu ororen zerbitzuak bermatzeko eta errendimendua nahiz kostuak optimizatzeko. Aldi berean, behar berriak sortzen doazen heinean bilakatzeko gaitasuna izan behar du aipatu azpiegiturak. Horiek dira, beste askoren artean, Ibermáticak Iberdrola USAri urte honetatik aurrera emango dion laguntza teknikoko zerbitzuan adostutako premisak.

Zerbitzu sorta zabala

Ibermáticak euskarri operatiboko zerbitzuak ez ezik, (gertakari eta arazoak kudeatzea, aldaketen kudeaketa betearaztea, ekitaldi, ahalmen eta erabilgarritasuna kudeatzea), eskaera ere kudeatuko du negozioen beharren arabera; betiere, arautegia betez eta jardueraren jarraitasuna bermatzeko.

Era berean, oinarrizko azpiegiturekin eta aplikazio-teknologiekin loturiko proiektuak gauzatuko ditu, dela bizi-zikloan eta eguneratzean, dela hazkunde organikoan, dela horietatik abiatuta zehazten diren soluzio berrietan. Kudeatu beharreko oinarrizko azpiegiturak dira biltegiratzea, backup-a, Wintel sistemak, Unix eta Linux inguruak, datu-basek, tresnak edo plataformak. Bestalde, kudeatu beharreko aplikazio-teknologiei dagokienez, integrazioko elementuak, software-pakete espezifikoak eta lankidetzako inguruak.

Zerbitzu horiek guztiak IT kudeatzeko ISO 20000 kalitate-arautegian (ITIL jardunbide egokiak) eta etengabeko hobekuntzako Six Sigma metodologian oinarritzen dira; eta, gainera, LeanIT, Service Factory eta PMP kontzeptuak jasotzen dituzte. On-shore / off-shore. modelo hibridoan oinarrituta emango da zerbitzua.

Azkenik, Ibermática lankidetzan arituko da Iberdrola USAk ondoko prozesutan bilakaera izan dezan: IT heldutasuna eta eraginkortasuna, zerbitzuen katalogoa ezartzea eta estandarrak eta prozedurak garatzea, besteak beste.

Lortu beharreko helburuak

Kontratazio horri esker, Iberdrolaren filialak bermatu gura du negozioaren beharrak asetzen direla, erabilgarri dauden sistema erabakigarri, fidagarri, eskalagarri eta seguruei laguntza teknikoa eskainiz eta industriak ezarritako estandarrak (ITIL, kasu) eta arau federal propioak (esaterako, NERC-CIP, SOX eta PII) betez. Gainera, eskalagarritasun operatiboa eta jardunbide egokiak uztartuta, zerbitzuak eskaini nahi ditu, bai errendimendua bai kostuak optimoak izan daitezen, eta kostuen egitura malguarekin.

Kontratu berri hau (hainbat herrialdetako enpresa biltzen ditu) Ibermáticak Iberdrola Taldeari beste geografia batzuetan (Espainia, Erresuma Batua) enpresetan (Iberdrola SA, Scottish Power, Central Maine Power) eta esparrutan (IT azpiegituretako outtasking estrategikoa, SAP aplikazioen mantentze-lanak, mainframe zerbitzuak, etab.) jada ematen zizkion zerbitzuei gehitzen zaie.

Hortaz, AEBko erreferentziazko operadore energetiko bihurtu da Iberdrola Taldea, bigarren konpainia eolikoa da bertan –ia 5.500 Mw-rekin–, eta gasez zein elektrizitatez hornitzen ditu 3 milioi bezero.

 

 

Partekatu

Beste berri batzuk