Ibermáticak Lan Ministerioaren gertakari informatiko guztiak zainduko ditu
Lan Ministerioaren informatika zerbitzuak hornitzeko lehiaketa publikoa esleitu diote Ibermáticari. Guztira 6.500dik gora funtzionarirengan izango dute eragina harreta informatikoko zerbitzuan egindako hobekuntzek; hauei esker Ministerioari atxikitako zentruen kudeaketa bizkortu egingo da.
Zehatz-mehatz, Ibermatica-k bere gain hartuko ditu Lan Ministerio-aren menpe daude zentruen barne asistentzia informatikoa eta mantentze-zerbitzuak. Guztira 6.500 langileri zerbitzua eman eta urtean 31.500 eskaerari erantzuna eman beharko diela aurreikusten du enpresak.
Informazio eta Komunikazio Teknologien konpainiak estaldura emango die Lan Ministerioko eraikin nagusiei, bere Sailei, Etorkinen behin behineko harrera zentruei, Errefuxiatuen arretarako zentruei eta probintzietako inspekzioen instalazioei.
Zerbitzu teknologikoaren helburua da funtzionariei kudeaketa bizkortu eta automatizatzea; horretarako Ibermatikak zentru guztietan beharrezko baliabideak ezarriko ditu sistema mikroinformatiko zerbitzuak eman ahal izateko.