Ibermáticak minbiziaren kontrako tratamendua eraginkorrago egiten laguntzen dio Onkologikoari, kostuak igo gabe

Gipuzkoa

 

 

 Ibermática, bere i3B Berrikuntza Institutuaren bidez, Onkologikoa buru den eta Eusko Jaurlaritzaren babesa duen proiektu batean ari da parte hartzen. Proiektu honen helburu nagusia IKTetan oinarritutako produktu eta zerbitzuak lortzea da, onkologiako ospitale batean mediku-laguntzako praktika berriak ahalbidetzearren tratamenduari igoera ekonomikoko adierazgarririk eragin gabe. Produktu horiei esker, onkologoek gaitzaren, gaixoen eta tratamenduen inguruko jakintza berriak izango dituzte, zeharo modu berritzaile batez eta asistentzia-prozesua garestitzea ekar lezaketen interbentzio-protokoloetako elementu medikuak aldatu beharrik gabe.

 

Minbizia bigarren heriotza-arrazoia da, gizonezko zein emakumezkoengan, gaitz kardiobaskularren ondotik, eta gaixotasun traumatikoenetako bat halaber herrialde industrializatuetan. Horri atentzioa eta tratamendua emateko kostu finantzarioa karga bat da pertsona diagnostikatuentzat, hauen familientzat eta gizartearentzat oro har, eta nabarmen igotzen ari da etengabe, sendatzeko erabiltzen diren teknika berriak, aurreratuagoak, arautzat hartzen baitira, eta garestiagoak direnez gero igo egiten baitute kostu osoa.

HOBC (Hospital Oncológico Basado en el Conocimiento – Jakintzan Oinarritutako Onkologiako Ospitalea) proiektuak, Onkologikoa buru eta enpresa-partzuergo baten lankidetzaz –Ibermática bera tartean-, arindu egin nahi ditu arazo horiek, hain zuzen informazioaren teknologietan oinarrituta. Asmoa zera da, produktuak garatzea eta, horien bidez, onkologoen eskura jartzea gaitzaren, gaixoen eta tratamenduen inguruko jakintza berriak, zeharo modu berritzaile batez eta asistentzia-prozesua garestitzea ekar lezaketen interbentzio-protokoloetako elementu medikuak aldatu beharrik gabe.

Aitzitik, garestitu beharrean produktu eta tresna horiek aukera emango dute diagnostiko eta tratamendu prozesuetan, maila klinikoan eta asistentzia mailan, informazio mota berri bat jasotzeko, medikuntza pertsonalizatuaren eta medikuntza prebentiboaren funtsezko elementutzat; eta informazio berri horrek osasun sistemako kostuen murrizte nabarmena eragingo du.

Jarduera ildoak

Mediku-laguntzaren eraginkortasuna optimizatzeko helburu hau lortzeko, HOBC proiektuak komunitate birtualak garatuko ditu, gaixoaren egoera automatikoki ebaluatzeko eta gaixoari berari zein senide eta sendagileei informazioa, aholkularitza eta laguntza emateko, gaixoaren benetako egoera ezagutzera begira betiere. Gainera, plataforma informatiko berriak ezagutza berriak jarriko ditu onkologoen eskura, bai gaixotasunari buruz, bai gaixoei eta tratamenduei buruz.

Aldi berean, diagnostikoari eta ikerkuntza klinikoari laguntzeko kalitatezko informazioa ematen duten produktuak garatuko ditu, Linked Data teknologietan oinarrituta (teknologia horiek gai dira hainbat iturritako datu pila handiak erakusteko, trukatzeko eta lotzeko, modu errazean, web esteken bidez). Monitorizazio sistema ez intrusiboak ere sortuko ditu; eta informazio genetikoa erantsiko die diagnostiko eta tratamendu prozesuei, maila klinikoan eta asistentziaren mailan.

Gaitasun teknologikoak

– Diagnostiko eta tratamenduei buruzko jakintza biltzen duten sistemen garapena. Sistema horiek, monitorizazio-taula batean konbinaturik gaixo bakoitzarengandik ateratako informazio berriarekin, ahalbidetzen dute erantzun zehatza ematea, diagnostiko eta tratamendu iradokizuntzat hartzeko konfiantza mailaz.

– Garatutako informazio sistemek Linked Data kontzeptuaren barnean jasotako teknologien azpitalde berri bat erabiltzen dute, informaziori lotutako sarrera eta kudeaketa eginkizunak garatzeko.

Serious Game formatuko produktu bat lortzea, gaixoaren tratamendu espezifikoari buruzko informaziotik eta mediku/terapeutak zehaztutako arauetatik abiatuta gai izan dadin bere eragina testuinguru zehatz batera egokitzeko.

– Gaixoen portaeraren eredua egitea, dituzten portaerak modelizatzeko eta definitzeko osagaietatik abiatuta.

– Ingurune adimenduna garatzea, medikuaren eta gaixoen arteko komunikazio arina ahalbidetzeko, teknologiak indarrean dagoen araudia betetzen duela bermatuz, osasunaren arloan beharrezkoak diren segurtasun eta konfidentzialtasunaren bidetik uneoro.

Nagusiki Onkologikoaren asistentzia-prozesuan eta gaixoaren atentzioan biltzen den planteamendu honen bidez lortu egingo da zentro hau lehen mailako erreferentzia izatea osasunarekin lotutako IKTen aplikazioan, eta beste bazkideei aukera emango die osasunaren sektorean leku estrategikoa hartu eta, ondoren, leku hori oinarri teknologikoko beste euskal enpresetara zabaltzeko.

 

 

 

 

 

 

Partekatu

Beste berri batzuk