Ibermáticak Osakidetzari laguntza teknikoko zerbitzua emango dio sistema informatikoetarako

Bizkaia

  • Teknologiak eta aplikazioak kudeatuko ditu, litezkeen 2.200.000 paziente, 25.000 langile baino gehiago, 18 ospitale, lehen mailako arretako 300 zentro baino gehiago eta 15.000 ordenagailu baino gehiago sustengatzeko

Ibermáticak eta GFIk osatzen duten ABEEari esleitu zaio Osakidetzako sistema eta aplikazioen laguntza teknikoko zerbitzua. Osasun-erakundearen sistema eragileak eta IT plataformak ez ezik, bere produktu informatikoak eta ERPa (enpresa-kudeaketarako softwarea) ere biltzen ditu zerbitzu horrek. Gainera, aldaketaren kudeaketarako eta aholkularitza tekniko eta funtzionalerako jarduerak gauzatuko dira eta kalitatezko garapena optimizatzeko euskarri izango da, Euskal Osasun Zerbitzuaren IT sistemen etengabeko bilakaeraren bila.

Euskal Autonomia Erkidegoko herritarren osasun-beharrak asetzeko beharrezkoak diren zerbitzu publikoak ematea da Osakidetzaren misioa eta osasuna sustatzera, gaixotasunen prebentziora, sendatzera eta errehabilitaziora bideratzen du bere jarduera. Zeregin horretan, informazioaren teknologiak ditu oinarri.

Hala, informazio-sistema eta aplikazioez osatutako kanal anitzeko arkitektura trinko, malgu eta eskalagarria du, laguntza tekniko espezializatua behar duten azpiegitura, teknologia eta produktu espezifikoak oinarri dituena. Gainera, aplikazio espezifikoak etengabe eguneratu behar direnez, aldaketa kudeatzeaz gain, produkzioari ekiteko euskarria eta ezarpenen kalitatea bermatu behar dira. Hori guztia azpiegitura kritikoa eta 24x7x365 erantzuna emateko sistemak lortzeko. Beharrezko zerbitzu-maila bermatze aldera, erabilgarritasun handia eta ezagutza espezifikoa behar baitira.

Ibermáticak Vitoria-Gasteizen dituen instalazioetatik maiatzetik aurrera ematen ari den zerbitzuak diziplina anitzeko eta kudeaketa osoko hurbilketa jasotzen du, bai teknologiei bai entregaren bizi-zikloari dagokienez. Hortaz, laguntza-lanak eraginkorragoak dira eta litezkeen 2.200.000 paziente, 25.000 langile baino gehiago, 18 ospitale, lehen mailako arretako 300 zentro baino gehiago eta 15.000 ordenagailuetara heltzen dira.

Ibermáticaren eta Osakidetzaren arteko lankidetza etengabea da. Nabarmentzekoak dira bestek beste, 1996an sistema modernizatu, prozesuak birdefinitu eta 2004an sistema berrietara egokitu izana, asistentzia-zentroen funtzionamendu eraginkorra eta aipatu prozesuetan engaiatutako profesionalei emandako prestakuntza, negozio-jarraipenerako planak, erabiltzaileentzako arreta, etab.

Partekatu

Beste berri batzuk