Ibermatikaren softwarea erabiltzen hasi da Ingeteam Taldea, nominak eta GGBB kudeatzeko

Araba

  • IKT konpainiak Iberper ezarri du Indar Electricen, langileen datuak
    arin eta erraz administratzeko, eta egoitza nagusiari modu optimizatuan bidaltzeko

 

ibermaticaIberper, GGBB kudeatzeko Ibermátikak sortutako soluzioa, aukeratu du Indar Electricek nominen eta langileen administrazioren inguruan dituen beharrak asetzeko; bereziki, datuak ustiatzeko eta aztertzeko, baita Ingeteam Taldearen egoitza nagusiari bidali beharreko informazioa kudeatzeko ere. IKT konpainiak konfiguratutako sistemari esker, sorgailu-fabrikatzaileko langileen administrazioaz arduratzen direnek eskura izango dute, modu arin eta errazean, GGBBei buruzko informazio guztia.

Ingeteam Taldeko enpresa da Indar, bere jarduera nagusia sorgailuak (hidroelektrikoak, eolikoak eta elektrikoak), motorrak (urpekoak eta elektrikoak) eta urpeko ponpak fabrikatzean datza, eta 700 profesionalez osatuta dago. Langileen arloko behar administratiboak asetzeko asmoz ezarri da Iberper. Hala, informazio guztia ikuspuntu globalarekin kudeatzeko aukera emango du, datuak taldeak dituen gainontzeko datuekin integra daitezen.

Indar Electriceko Langile eta GGBB zuzendari Xabier Imazek gogorarazi duenez, Iberper soluzioa ezartzeko eta Ibermáticarekin elkarlanean jarduteko egitasmoa 2013ko erdialdera aldera sortu zen: “Oso argi genuen zein ziren eskaintzen zizkigun funtzionalitatea eta tresnak, Langileen departamentua kudeatzeko behar ditugun datuak egoki aztertu, kontrolatu eta zehazteko. Horixe zen bilatzen genbiltzana”. “Orain, Iberper jada gure egunerokotasunean ezarrita dagoela, aukera ona dela baiezta dezakegu”, dio Imazek. “Indarrekin elkarren ondoan jardun duen Ibermáticako aholkulari-taldearen profesionaltasuna nahiz inplikazioa dira ezinbestean aipatu beharreko beste elementu berezitzailea”, argitu du.

Talde aurrendaria da Ingeteam, ingeniaritza elektrikoan eta sortze-instalazioetan espezialista. Horrez gain, aparatu elektrikoak, motorrak, sorgailuak eta bihurgailuak garatzen ditu ondoko lau sektore nagusietarako: energia, industria, ontzigintza eta trenbide-trakzioa. Asian, Europan, Afrikan eta Amerikan dihardu, guztira 3.000 pertsona enplegatzen ditu, eta 400 miloi euro inguruko fakturazioa du.

Iberperren balio erantsia

Ibermáticak duela ia 30 urte martxan jarri zuenetik, etengabe bilakatu egin da Iberper, bai funtzionalki, bai teknologikoki; egun, langileak eta GGBB administratzeari dagokionez, merkatuan hobekien baloratuta dagoen kudeaketa-produktuetako bat bihurtu arte. Ez alferrik, ehun enpresa eta multinazionalek jada adierazi dute euren konfiantza produktu horretan, eta urtero milioi bat nomina baino gehiago izapidetzen dira Espainian.

Iberperren arrakastak hiru ardatz ditu. Lehenik eta behin, ahalmen handiko aplikazioa da, egonkorra, eta funtzionamendurako segurtasun handia eskaintzen du. Bigarrenik, produktu malgua da, hainbat alorretan funtzionalitate handikoa, besteak beste, nominak, GGBB, langilearentzako ataria eta balantze soziala (aginte-koadroa). Eta, azkenik, eta beharbada garrantzitsuena, arreta pertsonalizatua eskaintzeko zerbitzua (CAU).

GGBB departamenduak gauzatu beharreko prozesurik esanguratsuenen artean dago, adibidez, hainbat ekintza gauzatzeko aukera ematea, erakundearen barruan eraginkortasun gehiagoz lan egiteko alderdi guztiak eskuratu edo hobetu ditzaten profesionalek. Ahalik eta hurbilen egon behar dute, beraz, profesional baten profilak (baldintza objektiboak eta subjektiboak) eta bere lanposturako beharrezko profilak. Iberperrek hori hautemateko aukera ematen du. Hortaz, langilea eraginkortasun gehiagoz jardungo da, eta langile guztiek batera hobetuko dute konpainiaren eraginkortasun globala.

Sistemaren helburua da laguntzak eskura jartzea, GGBBn jakin dezaten zer behar duen profesional batek edo zer egin dezakeen bere lanpostuak eskatzen diona lortzeko, hau da, beharrezko elementuak neurtzeko ebaluazioa bideratzea; hori guztia lan-errendimendua optimizatze aldera.

Ibermática

Ibermática da Informazioaren Teknologiaren (IKT) alorreko zerbitzuak eskaintzen dituen konpainiarik nabarmenetakoa merkatu espainiarrean. 1973an sortu zen, eta ondoko alorretara bideratzen du bere jarduera: IKT aholkularitza, azpiegitura-zerbitzuak, informazio-sistemak integratzea, outsourcinga eta enpresa-kudeaketarako soluzio integratuak ezartzea.

Halaber, jarduera-sektore garrantzitsuenetan dihardu: finantzak, aseguruak, industria, zerbitzuak, telekomunikazioak, osasuna, baliagarritasunak eta administrazio publikoa. Bertan, sektorearen araberako soluzio espezifikoak eskaintzen ditu. Hainbat soluzio teknologikorekin osatzen du bere eskaintza, hala nola, Business Intelligence, ERP eta CRM, prozesuen kudeaketa (BPM), atariak eta negozio digitala, dokumentuen kudeaketa, Social Business, pertsonen kudeaketa (HCM), mugikortasuna, irisgarritasuna, segurtasuna eta adimen-artifiziala, eta Cloud Computing zerbitzuak.

Era berean, Ibermáticak apustu sendoa egin du berrikuntzaren alde, lehiarako oinarrizko abantaila baita edozein enpresa-egitasmoren hazkunderako. Hori dela-eta, Berrikuntzarako Ibermática Institututik (i3B) modelo hobetuen aplikazioa diseinatu da, Informazioaren Teknologien erabileran oinarritutako soluzio berriak merkaturatzeko.

Partekatu

Beste berri batzuk