I+G+Bren alde egiteko CDTIk dituen tresnak aurkezteko ekitaldia egin da Parkean

Gipuzkoa

  • Garapen Teknologiko Industrialerako Zentroko Sustapen eta Kooperazio Zuzendaritzako Mª Pilar de Miguel Ortega izan da, CDTIk enpresen esku uzten dituen finantzaketa-tresnei buruzko xehetasunak eman dituena.

Jornada apoyo I+D+iCDTI, Garapen Teknologiko Industrialeko Zentroak I+G+Bren alde egiteko dituen tresnak aurkezteko jardunaldia egin da gaur Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean. Ekitaldiari hasiera emateko Mª Pilar de Miguel Ortega, CDTIko Sustapen eta Kooperazio Zuzendaritzako ordezkariak zentroaren jardunak eta hauen ezaugarriak azaldu ditu lehenengo ta behin, besteak beste I+G proiektuen finantzaketa, oinarri teknologikodun enpresak sortu eta sendotzeko babesa, eta nazioarteko programen kudeaketa.

I+G proiektuentzat finantzaketa tresnei buruzko atalean, finantzaketa lor dezaketen proiektu-motari buruz hitz egin du de Miguel Ortegak, baita proiektu hoiek lor ditzaketen laguntzen ezaugarrietaz ere; azpimarratuz, tresna hauen azken helburua dela berrikuntza eta nazioartekotzea dinamizatzea, eskaera teknologikoa egituratu eta indartuz.

CDTIko ordezkariak beste gai batzuk ere jorratu ditu jardunaldian zehar: Ehun Proiektu Estrategikoak, Berrikuntza Proiektuak, Berrikuntza Globaleko Proiektuak, Nazioarteko Sustapen Teknologikoko Proiektuak, eta oinarri teknologikodun enpresak sortu eta sendotzeko finantzaketa, oinarri teknologikodun enpresentzat arrisku kapitala eta Innvierte programa.

Nazioarteko kooperazio teknologikoak eta CDTIk eskaintzen dituen zerbitzuek ere izan dute tokirik jardunaldian. Honez gain, bi euskal enpresek, IKUSI eta CIE Automotive konpainiek hain zuzen ere, euren eskarmentuaren berri eman dute. Jardunaldia amaitzeko bakarkako bilerak egin dituzte bertaratutako enpresek CDTIko ordezkariarekin.

Partekatu

Beste berri batzuk