Igo egin da Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkearen “Autoa Partekatu” plataformaren erabiltzaile kopurua
- Autoa partekatzeari esker, 18 tona CO2 gutxiago isuri dira atmosferara eta 21.000tik gora euro aurreztu 2013.urtean.
Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkearen “Autoa Partekatu” plataformaren bidez antolatutako bidaia kopurua %20 handiagoa izan zen 2013.urtean aurreko urtean baino. Iaz 78 bidaia argitaratu ziren plataforma horretan, ia guztiak aldizkako bidaiak, eta guztira 1.200dik gora joan-etorri egin ziren autoa partekatuz.
Honenbestez, autoa partekatzeak, atmosferara 18 tona CO2 isutzea ekiditu du eta dirutan 21.000tik gora euro aurreztea.
Zerbitzuaren erabiltzaileen profilari dagokionean, aipatzekoa da %53,8 gizonak direla, %45,8 30 eta 40 urte bitartekoak direla eta erabiltzaileen gehiengoa, %64, Teknologi Parkera joan-etorriak egiteko autoa partekatzea eskaintzen duten gidariak direla.
Trafikoa gutxitu, dirua aurreztu eta CO2 isurketak murriztea dira Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkeak finkatutako helburu nagusiak carpooling-autoa partekatzea plataformaren bidez.