II. Aula Parkes – Deusto Business School abian da

Bizkaia

2015ean Bizkaiko Parkean egindako aurreneko ekimenaren arrakastaren ondotik, Euskadiko Teknologia Parkeek eta Deusto Business Schoolek antolatuta, Arabako eta Gipuzkoako Teknologia Parkeetara zabalduko da aurten

II aula Parke Bizkaia 010Euskadiko Teknologia Parkeen eta Deusto Business Schoolen baterako ekimena da Aula Parkes – Deusto Business School, alegia, erakunde bien arteko lankidetza eta konpromisoaren fruitua. Horren bidez zenbait alderdi sutatu nahi dira, hala nola prestakuntza, talenturako sarbidea eta elkarlaneko zein berrikuntzako beste gune batzuk.

Iazko emaitza onak ikusita, aurten ere jardunaldia errepikatzea erabaki dute; hala, aurrenekoz eta aldi berean, Euskadiko hiru teknologia parkeetan gauzatuko da otsailean. Izan ere, asko izan dira Parkeetan euren interesa azaldu dutenak.

“Ekipoen liderrak, emaitzak hobetzeko” izenburupean, Deusto Business Schooleko profesional María Iturriagak, Jon Segoviak eta David Ruiz de Olanok gidatuko dute Aula berriz ere. Jorratuko diren gaien artean nabarmentzekoak dira lidergoaren garapena, talde nahiz pertsonen kudeaketa, bai eta proiektu eta baliabideen kudeaketa ere.

Guztira, euskal enpresa eta teknologia-parkeetako 60 profesional baino gehiagok parte hartuko dute prestakuntzan. Lehenbizikoz gauzatuko da Arabako eta Gipuzkoako Teknologia Parkeetan eta, beste behin ere, Bizkaiko Teknologia Parkean. “Beteta” kartela jarri behar izan dute jada.

Partekatu

Beste berri batzuk