IK4-Ikerlan, eguzki-zelula organiko fotovoltaikoak sortzeko europar proiektu bateko partaide

Araba

IK4-Ikerlan euskal zentro teknologikoa eguzki-zelula organiko fotovoltaikoak sortzeko Europako Batzordeak finantzatu duen Artesun deritzon proiektuan parte hartzen ari da.

ik4-ikerlan proyecto europeoEuropako Batzordearen zazpigarren Esparru-Programaren barruan antolatutako ekimen honek bost milioi eurotik gorako aurrekontua du eta 2016an amaituko da, IK4-Ikerlan eta Europa osoko beste hamar bazkideren ahaleginari esker. Proiektua Espainia, Finlandia, Alemania, Belgika, Erresuma Batua eta Frantziako institutuen, zentro teknologikoen eta konpainien parte hartzeaz osatu da.

Artesun proiektuaren bidez, argia xurgatzeko material fotoaktibo berriak eta elektrodo metalikoen eta geruza aktiboaren arteko geruzetarako materialak garatzen ari dira.

IK4-Ikerlan material aktiboaren eta elektrodoen arteko geruzak lantzeko erabili beharreko material ez-aktiboen karakterizazio eta garapenerako lanak zuzentzen ari da. Geruza hauek zelularen errendimendua hobetzen laguntzen dute, kontaktuen selektibitate handiagoa emanez eta sortutako karga elektrikoaren erauzketa hobea bermatuz.

Aldi berean, geruza aktiboa finkatu eta moduluak garatzeko metodo berri bat lantzen ari dira. Amaitzeko, azken erabiltzaileekin lankidetzan dihardute, irratifrekuentzia bidezko identifikazio-aplikazioetarako neurri txikiko modulu fotovoltaikoak, eta haririk gabeko sentsoreetarako antena fotovoltaikoak diseinatu eta integratzeko.

Partekatu

Beste berri batzuk