IK4-Ikerlanek 10 milioi euro inbertituko ditu datozen lau urteotan

Gipuzkoa

Europan duen posizionamendua tinkatu nahian, IK4-Ikerlan euskal zentro teknologikoak onartu berri duen plan estrategikoan, 10 milioi euroko inbertsioa aurreikusi da, datozen lau urteotan enpresako ekipamenduak hobetu eta profesionalen garapena bultzatzeko asmoz

10B“Guztira, 10 milioi euro inbertituko ditugu gure azpiegiturak, laborategietako ekipamendua eta IK4-Ikerlan osatzen duten pertsonen garapen profesionala hobetzeko”, ziurtatu du Marcelino Caballero zentroko zuzendari nagusiak.

IK4-Ikerlaneko zuzendariaren hitzetan, egindako gogoetari esker, lehentasunezko ekintza-ildoak identifikatu ahal izan dira, bezeroenganako orientazioa, kasu.

Gainera, plan estrategikoan hiru espezializazio-unitateren araberako berrantolaketa aurreikusi da.

“Horietako lehena elektronika, informatika eta komunikazioetako teknologien unitatea da. Bigarrena energia eta potentziako elektronikaren unitatea da, eta hirugarrena Fabrikazio Aurreratuaren unitatea”, zehaztu du Caballerok.

Esparru horiek finkatzerakoan, zentro teknologikoak Europan egiten diren zaintza-lanei erreparatu die, IK4-Ikerlan partaide duten europar proiektuen bitartez, RIS 3 Euskadiko espezializazio adimenduneko estrategian eta Eusko Jaurlaritzaren 2020ko ZTBP programan ezarritako lehentasunak ere kontuan hartuz.

Irakurten jarraitzeko

Partekatu

Beste berri batzuk