IK4-Tekniker-ek eguzki-ispiluen neurketa sistema bat patentatu du

Gipuzkoa

IK4-Tekniker euskal zentro teknologikoak, fabrikazio- lerroaren baitan, eguzki-ispiluen egoera egiaztatzea eta doitasun maila handi batez bere geometria neurtzea uzten duen sistema bat patentatu du

IK4-TEKNIKER_NuevaPatentePatente eta Marken Espainiako Bulegoak iragan azaroaren 6an, patentea eskaini zion autokolimatzaile multzo bat eta kalibraketa prozedura bat duen gailuari. Autokolimatzaileak, ziurgabetasun oso baxuak dituzten angelu txikien neurketa ahalbidetzen duten sentsore optikoak dira.

Sentsoreak armazoi egonkor batean mihiztatzen dira eta ispiluaren aurrean kokatzen dira, gainazal islatzaileen neurketa egiteko asmoz.

Neurketa- gailuaz gain, garapenak, doitasun handiko emaitzak lortzea ahalbidetzen duen armazoiaren kalibrazio metodo bat du.

“Sistema, ispiluaren dimentsioetara egokitzen den eta oso trinkoa eta egonkorra den ikuskaritza- gelaxka baten artikulatzen da. Gainera, neurketa- denborak oso laburrak dira eta neurri- ziurgabetasunak oso baxuak, azken hau, funtsezko parametroa izanda, neurketa doitasun handiagoak eskatzen duen industriarentzat” adierazi du IK4-Tekniker-eko ikerlari Gorka Kortaberriak.

Gailua, optika, elektronika, doitasun- ingeniaritza eta programazio txertatua bezalako disziplinen aplikazio konbinatuaren bitartez garatu da, guztiak ere, kontsumoaren elektronikan, telekomunikazioetan, osasunean, manufaktura-industrian edo automozioan, besteak beste erabil daitezkeen zientzia- adarrak.

Partekatu

Beste berri batzuk