IK4k hegazkinak birziklatzeko europar proiektu bat lideratzen du

Gipuzkoa

Industria aeronautikoa etengabeko eboluzio teknologikoan murgilduta dago, erregai-kontsumoa murriztu eta gas kutsatzaileen isurketak mugatzen lagunduko duten hegazkin arinagoak diseinatzeko asmoz.

ik4-reciclajeHegazkinen eraikuntzan erabiltzen diren balio handiko materialak birziklatzeko prozesu eraginkorragoak abian jartzea da sektore aeronautikoak esku artean darabilen giltzarrizko beste erronka bat. Ikerketaren testuinguru honexetan sortu da Sentry europar proiektua.

IK4 aliantza teknologikoa buru duen ekimen hau, Europako Batzordeak eta industria aeronautikoak hegazkingintzaren ingurumen-inpaktua aldarazteko abiarazi duten lankidetza publiko-pribatuko Clean Sky asmo handiko programaren barruan eratu da.

Proiektu honen bitartez, hegazkinetako fuselajean txertatutako panelak fabrikatzeko erabiltzen diren aleazioen birziklapen bereizia egin nahi da, material horiek balio erantsi txikiagoko produktuetan berrerabil ez daitezen eta jatorrizko aplikazioei gehitzeko moduan izan daitezen.

Gainera, munduko konpainia aeronautiko aitzindariek, Dassault Aviation frantziarra eta IAI israeldarra tarteko direla, garrantzi handiko eginkizuna izango dute, definizio-fasea eta analisi metodologikoa amaituak dituen proiektu honetan.

Partekatu

Beste berri batzuk