IK4k teknologia transferigarria aurkeztu die EIKT sektoreko euskal enpresei

Gipuzkoa

IK4 Aliantza Teknologikoak Euskadiko Elektronika, Informatika eta Telekomunikazioen Klusterreko (GAIA-EIKT Klusterra) enpresei aurkeztu zizkien ostegunean, azaroak 27, esparru horretarako garatu dituen aktiboak eta teknologiak.

IK420TEIC20300Miramongo Gipuzkoako Teknologia Parkean antolatutako ‘Erakusleiho Teknologikoa’-ren barruan, IK4 Aliantza Teknologikoko ikertzaileek jendaurreko aurkezpen praktikoak egin zituzten, bertaratutako enpresei heldutasun-maila handiko teknologiak eta saiakuntzak erakusteko asmoz.

Aktibo hauei buruzko jabego intelektualeko eskubideak, dagozkien ikerkuntza eta saiakuntza aldiak igaro ondoren, euskal aliantza teknologikoarenak dira, eta ondorioz, berehala transferi dakizkieke ustiatzeko interesa duten konpainiei, euskal enpresen lehiakortasunaren mesedetan.

Hauek izan ziren jardunaldian ezagutarazitako teknologietako batzuk: aurpegiaren ezagutzaren bidezko identifikazio aurreratuan oinarritutako biometria, eduki digitalak zabaltzeko plataforma interaktibo bat, edota web3D aplikazioetarako eduki interaktiboak sortu eta kudeatzeko sistema automatiko bat.

Horrez gain, neurrira egindako biltegien sorkuntza eta kudeaketa birtualari lotutako teknologiak aurkeztu ziren, baita errealitate areagotuaren bidez produktuen muntaketa/desmuntaketa gidatzeko tresna bat eta errealitate areagotuaren bitartez sistemak arakatzea ahalbidetzen duen tresna bat ere.

Partekatu

Beste berri batzuk